Embeltran kalea
Embeltran kalea Donostiako Parte Zaharreko kale bat da. Kale Nagusitik Narrika kalearaino doa.
Embeltran kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°19′21.4″N 1°59′06.0″W / 43.322611°N 1.985000°W |
Izenaren jatorria
aldatu"Embeltran" izenak jatorri gaskoia du. Jakina denez, Donostiak gaskoi populazio garrantzitsua izan zuen, eta bertako toponimian aztarna ugari utzi zuten Gaskoieraz "Em" partikulak "jauna" esan nahi du; beraz, Embeltran izenak "Beltran jauna" edo "Don Beltran" esan nahi du. [1]
Zalantza da zein zen Beltran Jaun hori. Serapio Muxikak harresiaren "Beltran jaunaren Kuboaren" 1542ko erreferentzia jaso zuen. Kubo hori Zurriola aldean zegoen kokatuta, geroago Amezketako Kuboak ordeztu zuena. Beltran hori Beltran de la Cueva, Alburquerqueko dukea, izan daiteke. De la Cueva 1522an Gipuzkoako Jeneral Gorena zen eta San Martzialgo gudua irabazi zuen. Kalearen izena izan daiteke bertan bera bizi zelako ala berak kubo hori egiteko agindua eman zuelako.[2]
Kale historikoa
aldatuOso kale zaharra da. 1566ko erroldan eta 1630eko Ordenantzetan agertu zen. 1722 izena beste kale bati eman zitzaion baina Plaza Berria egiteko desegin zuten. XVIII. mendean gaur egungo kaleari eman zitzaion; mende horretan kalea konpondu zen, horretarako Erregearen Probestuaren etxartea desageraraziz.
Indusketa arkeologikoa
aldatuXX. mendeko amaieran kaleko 3. zenbakian, etxeko zorupean eginiko arkeologia indusketa batean berandu Erdi Aroaren Probestu izan zen Miguel Martínez de Engómez leinuaren etxea[3] aurkitu zen. Bertan, material arkeologiko ugarirekin, Erdi Arotik aldatu gabe iraun duen sekuentzia estratigrafiko baten erregistroa aurkitu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.donostia.org/calles.nsf/de162e902da422cbc1256b7a002ce5c4/584452e3713e6371c12570180051505c?OpenDocument
- ↑ http://www.donostia.org/calles.nsf/de162e902da422cbc1256b7a002ce5c4/c9b1409a2666ff8bc125701800514eb4?OpenDocument
- ↑ http://irutxulo.blogspot.com/2008/12/calle-calle-calle-de-narrica-narrika.html
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz): Kalearen ezaugarriak eta historia Donostiako Udalaren webgunean.
- (Gaztelaniaz): Miren Ayerbek eta cesar Fernándezek indusketa arkeologikoaren gaineko txostena. Zainak aldizkaria, 19.zk. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1999, 215-226 or. ISSN:1137-439X. ISBN 84-8419-958-4