San Zenon basilika
San Zenon basilika edo San Zenon Nagusiaren eliza, italieraz: Basilica di San Zeno edo Chiesa di San Zeno Maggiore, Italiako Verona hirian dagoen basilika eta eliza bat da. Zenon Veronakoari sagaratua dago.
San Zenon basilika | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Italiako eskualdeak | ![]() |
Probintzia | Veronako probintzia |
Italiako udalerri | Verona |
Koordenatuak | 45°26′33″N 10°58′45″E / 45.4425°N 10.9792°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | V. mendea |
Izenaren jatorria | Zeno of Verona (en) ![]() |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Verona (en) ![]() |
Izena | Zeno of Verona (en) ![]() |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
IV. mendea eta 1389 urtearen artean eraiki zen. Usadioaren arabera, Romeo eta Julieta maitaleak bertan ezkondu omen ziren.
Historia
aldatuGaur egungo eraikin erromanikoa 967an eraiki zuten, Raterius artzapezpikuaren aginduz, eta Oton I.a enperadore germanikoaren laguntza ekonomikoarekin.
1117ko urtarrilaren 3an lurrikara batek eraikina kaltetu zuen, eta 1138an konpondu eta handitu egin zuten. 1398an teilatua eta absidea berreraiki zituzten, estilo gotikoan.
Ezaugarriak
aldatuFatxada
aldatuSan Zenon elizaren fatxada eredugarria izan zen gero Veronan eraiki ziren eraikin erromanikoentzat. Toba harri bolkanikoarekin eraiki zuten.
Fatxada hiru zatitan banatua dago: erdiko nabearen parean frontoi bat dago goiko aldean. Alboko bi nabeek teilatu inklinatuak dituzte. Azpian arku itsuak dituzte, aldapan. Frontoia marmol zuri eta laranjaz eraikia dago.
Frontoiaren azpian arrosa leihoa dago, eta honen inguruan sei irudi daude, gizakiaren bizitzaren gorabeherak irudikatuz.
Atariak baldakin bat dauka. Honen azpian bi lehoi daude, eta goiko aldean San Joan Bataiatzailea eta San Joan Ebanjelaria. Arkuaren gainean Bildotsa eta Jainkoaren eskua ageri dira.
Atearen gainean luneta bat dago eta han ageri dira garai hartako Veronako bizitzaren irudiak, tartean San Zenon deabrua garaitzen eta Veronako herriari bandera bat ematen.
Portikoaren alboetan 18 behe-erliebe daude, XII. mendekoak. Itun Zahar eta Berriko pasarteak erakusten dituzte, eta baita Teodorikoren bizitzako pasarteak.
Brontzezko atea 48 panel karratuz dekoratua dago.
Kanpandorrea
aldatuKanpandorrea bananduta dagoen eraikin bat da. 72 metroko garaiera du eta 1045ean hasi ziren eraikitzen, eta 1173an bukatu zuten. Erromanikoa da, eliza bezala. Erromatar eskulturekin dekoratua dago.
Barrualdea
aldatuBarruko aldea hiru mailatan banatua dago. Eliza, azpiko kripta eta goian presbiterioa.
Argazki galeria
aldatu-
Baldakina eta luneta
-
Baldakinaren azpiko lehoia
-
Barrualdea, erdiko nabea