San Pedro Apostuluaren kapera (Donostia)

Donostiako kaiko kapera

San Pedro Apostuluaren kapera edo Kaiko eliza Gipuzkoako Donostia hiriko portuan dagoen kapera eta eliza bat da, Donostiako Parte Zaharrean; Santa Maria elizaren menpekoa. 1896ko ekainaren 27an publikoari ireki zitzaion.

San Pedro Apostuluaren kapera
San Pedro Apostuluaren kaperaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′25″N 1°59′17″W / 43.323692°N 1.9880802°W / 43.323692; -1.9880802
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1896
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura

Historia aldatu

Portuko 234 m² orube batean eraiki zen kapera hau. Aurretik bertan Teodoro Iraizoz-en Fundición de Hierros y Talleres de Construcción Mecánica zegoen. Jose Loidi Alkorta merkatariak eta Maria Josefa Zulaika Alberdi haren emazteak, orube hori erosi zuten eta haien jabegokoa zen aldameneko etxea gehitu zioten. 1896ko uztailaren 7an, Santiago Erro notarioaren aurrean kapela sortzeko agiria sinatu zen. 1896ko ekainaren 27an ireki zen. Loidi eta Zulaika familiak bertan daude hilobiratuak eta, kapera sortu zenean, elizak haiei urtean ehun eskaintzeko konpromisoa hartu zuen. 1912ko urtarrilaren 9an eraikuntzaren goiko partean, Euskal Herriko lehenengo Arrantza-eskola. Kapelaren kapilauak Bizente Loidi Zulaika, Jose Zendoia Linazisoro (Zumaia, 1863-1934) eta Santiago Bereziartua izan ziren. 1943ko ekainaren 28an Loidi familiak eraikuntza Jose Mari Villanueva eta Juan Zabaletari saldu zien (125.000 pezeta izan zen salneurria) eta hauek 1945an Gasteizko apezpikutzari eman zioten.[1]

Arkitektura aldatu

Elizaren proiektua Sebastian Kamiok egin zuen. Beheko solairua, kaperarena alegia, bi solairu, ganbara eta kanpandegia. Materiala harearri-harlandua da; barnean zuraren erabilera nabaria da. Estiloa, eklektikoa bada, nolabait garaiko modaren araberako neogotikoa gogorazten digu. Barnealdeak espazio osoa inguratzen duen korua Lapurdiko elizen estiloa eta baserriena imitatzen du. 1978an, Juan Manuen Enzio Kortazar arkitektoaren zuzendaritzapean zenbait hobekuntza egin zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Rafael Agirre Franco: El puerto de San Sebastián. Donostiako kaia. Gipuzkoako Foru Aldundia, 2002.67-69 or. ISBN 2910008546784

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu