San Kristobal baseliza (Sotresgudo)

San Kristobal baseliza Sotresgudo (Espainiako Burgos) inguruan dagoen tenplu katoliko txikia da. XIII. mendeko hasierakoa izanik, erromaniko estilokoa da nahiz eta elementu prerromanikoak ere izan. Berritu berria izan da.[1]

San Kristobal baseliza (Sotresgudo)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaSotresgudo
Koordenatuak42°34′38″N 4°11′12″W / 42.577222°N 4.186528°W / 42.577222; -4.186528
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaBurgosko artxidiozesia
Arkitektura
EstiloaArte erromanikoa

Ezaugarriak

aldatu

San Kristobal baselizak, haren txikitasunean, estilo erromanikoa oso ondo erakusten du. 1200 inguruan eraikia, Sotresgudotik gertu dago, isolatuta baino, muino baten gainean. Elementu prerromaniko batzuk erakusten ditu, iparraldera ematen duen ate itxia bezala edo hegoaldeko barruko fatxada.

Habearte bakarra du, harlanduez manposteriarekin eskinetan. Absidea semizirkularra da, erromanikoa, erdi puntuko arkua erakusten duten bi leihoekin.Buruak kapitel dekoratuak dituzten bi zutabe ditu. Bolen teilatuko erlaitza irudi desberdinez (geometrikoak, animaliak, giza-irudiak) apaindutako harburuez eutsita dago. Atariak erdi puntuko lau arkibolta ditu. Iparraldeko aldea itsua da.[2]

XVI. mendean barroko estiloko kanpai-horma itsatsi zitzaion. XVII eta XVIII. mendeetan ere zenbait elementu gehiago egin ziren. Esaterako, erretaula, manierista estilokoa, XVII. mendekoa da.

Barrualdean ere baselizak bitxikeria dezente erakusten ditu. Zirkulu erdiko ganga eta esfera-laurdeneko ganga bat ikus daitezke. Garaipen-arku bat dago, bestetik; arkua eusten dituzten zutabeek bi giza-buru eta bi lehoi aurrez aurre jarrita erakusten dute.

Iruditegia

aldatu

Ikuspegi orokorra

aldatu

Leihoak eta kapitelak

aldatu

Ataria eta dekorazioa

aldatu

Hagaburuak

aldatu

Erreferentzia

aldatu
  1. .
  2. .

Kanpo estekak

aldatu