Ireki menu nagusia

San Frantzisko komentua (Valladolid)

San Francisco komentua Valladoliden (Espainia) 13. mendean sortu eta 1836an desagertu zen eraikin erlijioso garrantzitsu bat izan zen.

San Frantzisko komentua (Valladolid)
Valladolid Portada Convento san Francisco Ventura Pérez lou.jpg
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaValladolideko probintzia
UdalerriaValladolid
Koordenatuak 41° 39′ 06″ N, 4° 43′ 41″ W / 41.651647222222°N,4.7280666666667°W / 41.651647222222; -4.7280666666667Koordenatuak: 41° 39′ 06″ N, 4° 43′ 41″ W / 41.651647222222°N,4.7280666666667°W / 41.651647222222; -4.7280666666667
Historia eta erabilera
Arkitektura
Estiloa arkitektura gotikoa

Hastapenetan komentua babestu zuen mezenasa Doña Violante izan zen, Gaztelako Alfontso X.a erregearen emazteak, Frantziskotarren esku geratu zen[1]. Valladolideko gizarte eta erlijio bizitzan eragin handia izan zuen mendeetan zehar, baina 1836an eraitsi zuten eta lursailak salgai jarri ziren. Ez dago arrastorik egungo hirian komentu zaharrarena.

Pertsonaia asko egon ziren ehortzita komentu honetan, Kristobal Kolon kasu (gero mugitu egin zuten)[2]. Baita Arrasateko Ines Ruiz de Otalora, zeina urte batzuez bertan ehortzia egon ondoren, Arrasatera eraman behar zutenean momifikatuta zegoela ikusi zuten (gerora, Arrasaten, Amandre Santa Ines deitu izan zaio)[3].

Komentu honetan konsagratu zuren halaber Juan Zumarraga elizgizon euskalduna, Ameriketako lehen apezpikua, Espainia Berrikoa zehazki (Mexiko, gaur egunean). Karlos V.ak izendatu zuen Zumarraga apezpiku 1528an, baina Espainiara joan behar izan zuen Mexikotik zeremonia ofizialera, eta hori 1533ko apirilaren 27an izan zen, komentu honetan.

ErreferentziakAldatu

  1. Quadrado, José María, 1819-1896. ([1989?]) Valladolid : historia, monumentos, artes y naturaleza (Ed. facsím. argitaraldia) Grupo Pinciano con la colaboración de Caja de Ahorros Provincial de Valladolid ISBN 8450585945 PMC 31610085 . Noiz kontsultatua: 2019-05-29.
  2. «ABC SEVILLA (Sevilla) - 14/12/1987, p. 37 - ABC.es Hemeroteca» hemeroteca.sevilla.abc.es . Noiz kontsultatua: 2019-05-29.
  3. «Amandre Santa Ines momia, bizidunen artera itzuli da - Mondraberri» www.mondraberri.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-29.