San Agustin komentua (Hernani)

eraikitako euskal ondare nabaria Hernanin

San Agustin komentua Hernanin (Gipuzkoan) dagoen eraikin multzoa da. Jatorrizko elizari, eta klaustro soil baten inguruan antolatuta, beste eraikin batzuk gehitzen zaizkio.

San Agustin komentua (Hernani)
Kultura ondasuna
Hernaniko hiri historikoa
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaHernani
Koordenatuak43°16′07″N 1°58′27″W / 43.2686°N 1.97418°W / 43.2686; -1.97418
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Arkitektura eklektikoa
Ondarea
BICRI-51-0001513
27

2001eko uztailaren 30ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

Multzoa osatzen duten elementuak hauek dira:

Eliza eta bere portada aldatu

Eliza ekialdera begira dago eta Hernaniko lehen parrokia izan zen. Multzoko eraikinik zaharrena da. Nabe bakarreko eraikin soila da, oinplano laukizuzena dauka eta presbiterioa laua da, koru zabala ere badauka eta teilatuak ageriko zurezko egitura dauka. Multzoko beste eraikinek ez bezala, eliza kareharrizko harlanduzkoa da eta estalkiak lau isurialde ditu.

Sarbide-portada zabala mantentzen du. Portada hori txaranbeldua da, ebakidura karratuko arkiboltak ditu eta horiek arkiboltak ildaska txikiekin dekoratuta daude. Arkiboltak eusteko arkibolta beste pilastra daude, eta horiek ere ildaskekin daude dekoratuta. Portada osoa hareharrizko harlandu onean egina da eta ez dauka dekorazio figuratiborik. Elementu horrek argi eta garbi erakusten du elizaren antzinatasuna, eta bere osaeraren ezaugarriengatik eta dekorazioagatik XIII. mendekoa edo XIV.aren hasierakoa izan daiteke, aro protogotikokoa alegia. Portada da multzo osoan interes gehien daukan elementua bere kalitatea dela eta, bereziki Gipuzkoako arte erromanikoaren panoraman. Portadaren gainean morteroz estalitako kanpai-horma bat dago.

Mojen gelak klaustro inguruan aldatu

Jatorrizko elizaren eraikinari, XVI. mendean komentua fundatu zenean, ezker murruan hiru hegal itsatsi zitzaizkion, eta horiek guztiak erdiko klaustro laukizuzen baten inguruan antolatu ziran. Hegal berriak eta eliza komentuaren oinarrizko erdiko gorputza dira. Hegal horietan mojen gelak daude, bi pisutan banatuta: behekoan mintzategiak, egongelak eta jantokia daude, eta lehenengoan logelak. Elizako murrutik klaustrora arkusolio zabal bat irekitzen da. Arkua erdi puntukoa da eta hareharrizko harlanduz egina da. Eusteko, alde bakoitzean, moldura hondoratuak dituzten pilastra bana dago.

Hegal berriek jatorrizko elizaren oinarrizko garaiera eta bolumen ezaugarriak mantentzen dituzte. Bereizten dituena da murru portanteak harri-hormaz eginda egotea eta estalkiak egiteko era. Beraz, garbi nabarmendu daitezke komentuaren erdiko gorputza osatzen duten bi zatiak: eliza eta gelak. Oraintsuagoko garaietan ekialdeko gela-hegal horri terraza gisa itsatsi zitzaion hormigoi armatuzko eta oinplano beheratuko ataria.

Ostatua aldatu

Gelen erdiko gorputzeko ipar-mendebaldeko ertzean bi solairuko eraikin xume bat dago itsatsita. Eraikin horrek kanpoaldetik dauka sarbidea, eta harri-hormak eta zurezko egitura dauzka.

Haztegia aldatu

Komentuko gelen iparreko hegalari luzetara gorputz zabala itsatsi zitzaion. Eraikin horrek harri-hormak dauzka, bi solairuko zurezko egitura eta ganbara zabala. Beheko solairuan sukaldea, garbitokia eta esekitokia, biltegia eta nekazari ustiapenarekin zerikusia duten gelak daude. Lehenengo solairuan logelak, komunak, biltegiak eta liburutegia daude.

Abadetxea aldatu

Eraikin hori elizako portadaren aurrean dago, beheko solairua eta goiko bi dauzka, goikoetan etxebizitzak daude.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa