Salvador da Bahia

Salvador (Bahia)» orritik birbideratua)

Salvador edo Salvador de Bahia (portugesez izen osoa, São Salvador da Bahia de Todos os Santos), Brasilen iparekialdeko hiria da, Bahiako estatuaren hiriburua. Denbora askoan bere estatuaren izenarekin izendatua izan zen.

Salvador
Salvador
Brasilgo udalerria
Skyline of Salvador, Brazil.jpg
Bandeira de Salvador.svg Brasão de Salvador.svg
Administrazioa
Herrialdea Brasil
estatuaBahiako estatua
AlkateaAntônio Carlos Peixoto de Magalhães Neto (en) Itzuli
Izen ofizialaSão Salvador da Bahia
Jatorrizko izenaSalvador
Posta kodea40000-000
Geografia
Koordenatuak12°58′15″S 38°30′39″W / 12.9708°S 38.5108°W / -12.9708; -38.5108Koordenatuak: 12°58′15″S 38°30′39″W / 12.9708°S 38.5108°W / -12.9708; -38.5108
Bahia Municip Salvador.svg
Azalera693 km²
Altuera8 m
MugakideakLauro de Freitas, Simões Filho, Saubara eta Candeias (Bahia)
Demografia
Biztanleria2.886.698 (2020ko uztailaren 1a)
Green Arrow Up.svg211.042 (2010)
Dentsitatea4.165,51 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1549
Telefono aurrizkia71
Ordu eremuaUTC−03:00
Hiri senidetuakFlorentzia, Angra do Heroísmo, Cayenne, Cascais, Lisboa, Los Angeles, Filadelfia, Valparaíso, Natal, Maracay eta Chongqing
http://salvador.ba.gov.br

Ozeano Atlantikoko kostako penintsula batean dago kokaturik, Bahía de Todos los Santosen ondoan. Recôncavo Baiano hiribilduko zentru eta porturik garrantzitsuena da. 2002an 2.540.000 biztanle zituen, Brasileko hirugarren hiri bihutzen duena populazioaren arabera. Area metropolitarra, handi xamarra, hiriaren iparraldean dago garatuta gehienbat, Lauro de Freitas, Camaçari eta beste hainbat hiri irentsi dituelarik.

HistoriaAldatu

1549 sortu zuen Tomé de Sousak, Brasileko porturik handiena bihurtuz eta koloniako lehen hiriburua, azukrearen industriako eta esklabuen salerosketarako hiriburua. Hiriburua izaten jarraitu zuen 1763 arte, Rio de Janeiroatik aldatua izan zenean. Hiria independentziaren aldeko mugimenduaren base bihurtu zen, 1812an portugaldarrek eraso zutelarik.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Salvador)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 37 37 37 37 32 32 35 32 35 35 35 37 37
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 29.9 30.0 30.0 28.6 27.7 26.5 26.2 26.4 27.2 28.1 28.9 29.0 28.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 26.8 27.0 27.1 25.8 25.4 24.3 23.8 23.9 24.5 25.3 25.9 26.1 25.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 23.7 23.9 24.1 22.9 23.0 22.1 21.4 21.3 21.8 22.5 22.9 23.2 22.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 20 18 17 15 12 12 17 16 16 17 18 17 12
Pilatutako prezipitazioa (mm) 110.9 121.2 144.6 321.6 324.8 251.4 203.6 135.9 112.2 122.2 118.5 132.0 2098.9
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 14 17 19 21 23 23 23 20 17 14 14 14 219
Eguzki orduak 244.9 228.8 232.5 189.0 173.6 168.0 179.8 201.5 210.0 229.4 213.0 223.2 2493.7
Hezetasuna (%) 78 77 78 80 81 80 79 79 78 79 79 79 78.9
Iturria (1): World Meteorological Organization,[1] Hong Kong Observatory (sun only 1961-1990) [2]
Iturria (2): Weatherbase (record highs, lows, humidity)[3]

DemografiaAldatu

Afrikar eragin handia duen hiria da, biztanle gehienek hango sustraiak baitituzte. Joruberaren, Candombléaren eta capoeiraren hiriburua da. Interes turistiko handia du baina hala ere, Brasilgo arazo sozial tipikoak nozitzen ditu, biztanlegoaren herena auzo txiroetan bizi delarik.

Biztanleriaren bilakaera

Iturria: Planet Barsa Ltda.[4]

ErreferentziakAldatu

  1. Climate Information for Salvador, World Weather Information Service, accessed 7 August 2012.
  2. Climatological Information for Salvador, Brazil, Hong Kong Observatory, accessed 7 August 2012.
  3. Weatherbase: Historical Weather for Salvador. (Noiz kontsultatua: 2012-08-07).
  4. Barsa Planeta Ltda. Brasil.planetasaber.com (Noiz kontsultatua: 2010-04-17).

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Brasilgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.