Candomblé (portugesez kɐ̃dõmˈblɛ ahoskatua; euskaraz: «jainkoen omenezko dantza») afro-amerikar erlijio bat da, Brasilen[1] "povo de santo"-k ('santuaren herria') praktikatzen duena. Salvador da Bahian sortu zuten XIX. mendearen hasieran. Egun bi milioi sinestun inguru ditu, gehienak Brasilen baina baita Argentinan, Uruguain, Paraguain eta Venezuelan ere.[1]

Candombléren jarraitzaileak Bahian

Candomblé Brasilgo macumba gurtzak Bahian hartzen duen izena da. Macumba eta candomblé, izen biak erabili dira nazioartean gauza bera izendatzeko.[2]

Candomblé Afrikatik erakarritako joruba, fon eta bantu esklaboen sinesmen eta tradizioen nahasketa bat da. 1549 eta 1888 artean, nahasketa hau Brasilen garatu eta bertoko erlijioen eta katolizismoaren ezaugarriak gehitu zizkioten.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.