Sali Berisha
Sali Berisha (saˈli bɛˈɾiʃa ahoskatua; Viçidol, 1944ko urriaren 15a) politikari albaniarra da. Albaniako Errepublikako lehendakaria izan zen 1992tik 1997 arte. Medikuntza ikasi zuen Tiranako Unibertsitatean. Lanaren Alderdiko kidea izan zen, eta, 1990ean, Alderdi Demokratikoa sortu zuen. Alderdi horren buru zela, Albaniako lehendakari hautatu zuten 1992an. Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Berisha izan zen alderdi komunistakoa ez zen Albaniako lehen lehendakaria. 1997an, Estatuak babestutako zenbait inbertsio-funtsek porrot egin zuten, eta batere aurrezkirik gabe utzi zuten albaniar asko. Herritarrak gobernuaren aurka matxinatu ziren, eta istilu bortitzak izan ziren herrialde osoan. Berishak, herritarren eskakizunei men eginik, trantsizio-gobernua osatu eta hauteskundeak aurreratu zituen. Albaniako Alderdi Sozialistak (lehengo alderdi komunistak) irabazi zituen hauteskundeak, eta Berishak kargua utzi zuen.
Sali Berisha | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() (2008) | |||||||||||
2013ko irailaren 30a - 2017ko urriaren 8a
2005eko irailaren 11 - 2013ko irailaren 15a ← Fatos Nano (en) ![]()
2004ko urtarrilaren 26a - 2006ko urtarrilaren 23a
1992ko apirilaren 9a - 1997ko uztailaren 24a ← Ramiz Alia - Rexhep Meidani (en) ![]()
Barrutia: Tirana konderria Hautetsia: IX Pluralist Legislature (en) ![]() | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Viçidol (en) ![]() | ||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Ezkontidea(k) | Liri Berisha (en) ![]() | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Tiranako Unibertsitatea | ||||||||||
Hizkuntzak | albaniera | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | zirujaua, politikaria eta kardiologoa | ||||||||||
Enplegatzailea(k) | Tiranako Unibertsitatea | ||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||
Kidetza | Europako Kontseiluko Legebiltzarra | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | islama | ||||||||||
Alderdi politikoa | ![]() ![]() | ||||||||||
![]() ![]() |
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sali Berisha |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.