Albaniako Alderdi Sozialista

Albaniako Alderdi Sozialista (albanieraz: Partia Socialiste e Shqipërisë) Albaniako alderdi politiko garrantzitsuenetariko bat da. Herrialdea 1997tik 2005era arte gobernatu zuen.

Partia Socialiste e Shqipërisë
Albaniako Alderdi Sozialista
Sorrera1991
Egoitza nagusiaTirana, Albania
Ideologia politikoaSozialdemokrazia, aurrerakoitasuna, sozial-liberalismoa
Nazioarteko kidetzaInternazional Sozialista
Europako Alderdi Sozialista
www.ps.al

Albania gobernatu zuen alderdi komunistaren ondorengoa da: Albaniako Lanaren Alderdia. Fatsos Nanoren buruzagitzapean 1997ko ekainaren 29ko hauteskundeak irabazi zituen eta 2001eko hauteskundeak ere irabazi zituen. 2005eko uztailaren 3ko hauteskundeak galdu zituen. 2005eko urriaren 9an Edi Rama alderdiaren buruzagi hautatu zuten. Edi Rama 2000. urtetik Tiranako alkatea izan zen, 2004an eta 2007an berrautatua izan zen.

Kanpo estekak aldatu