Savoiako etxea

Sabodia Dinastia» orritik birbideratua)

Savoiako etxea (italieraz Casa Savoia) Italia iparraldeko familia noblea izan zen, oinetxea Savoiako dukerrian zuena. XIX. eta XX. mendeetan Italiako eta Espainiako koroak eduki zituen.

Savoiako etxearen armarria

Haren jatorriaz ez da datu segururik. Batzuen arabera, Savoiako familia galiar-erromatar ahaltsu baten ondorengoa bide da. Beste batzuen ustez, ordea, haren etorkia Champagnen edo Burgundian dago. Dinastia ahaltsua izan da: XI. mendetik aurrera Savoian eta Piemonten izan ziren agintari; XVIII. mendetik aurrera Sizilian eta Sardinian, eta 1861-1946 bitartean Italian eta Espainian.

Hunberto I.a, Eskuzuri deitua (Savoiako kondea 1027-1048 bitartean), izan zen dinastiaren aitzindaria. Gero, Karlos Manuel I.arengandik sortu zen Savoia-Carignanoko adarrak hartu zituen Sardiniako (1720) eta Italiako (1861) koroak XVII. mendean. Viktor Emanuel II.a izan zen Italiako lehen erregea (1861). Viktor Emanuel II.aren ondoren sortu zen Aostako adarrekoa izan zen Amadeo Savoiakoa, Espainiako erregea 1870-1873 bitartean.

Savoiako etxeko monarken zerrenda

aldatu
 
Savoiako etxearen armarria (1890-1946)
 
Savoia-Aosta Duke etxearen armarria
 
Savoia-Genova Duke etxearen armarria
 
Amadeo I.a Espainiakoaren armarria

Beste herri batzuetako erregeak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu