Hunberto I.a Italiakoa

Hunberto I.a Savoiakoa (italieraz: Umberto Rainerio Carlo Emanuele Giovanni Maria Ferdinando Eugenio; Turin, 1844ko martxoaren 14aMonza, 1900eko uztailaren 29a), izengoitiz Ona (italieraz: il Buono), Italiako erregea izan zen 1878tik 1900era. Viktor Emmanuel II.aren semea eta ondorengoa izan zen. Politikan Italian sozialismoa heda ez zedin ahalegindu zen. Bere aurka antolatutako atentatu batzuetatik ihes egin bazuen ere, Bresci anarkistak hil zuen[1].

Hunberto I.a Italiakoa

Italiako errege

1878ko urtarrilaren 9a - 1900eko uztailaren 29a
Viktor Emanuel II.a Italiakoa - Viktor Emanuel III.a
Head of the House of Savoy (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaTurin1844ko martxoaren 14a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1900eko uztailaren 29a)
HeriotzaMonza1900eko uztailaren 29a (56 urte)
Hobiratze lekuaAgriparen Panteoia
Tomb of King Umberto I and Queen Margherita of Italy (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
HiltzaileaGaetano Bresci (mul) Itzuli
Familia
AitaViktor Emanuel II.a Italiakoa
AmaArchduchess Adelaide of Austria
Ezkontidea(k)Margarita Teresa Savoiakoa  (1868ko apirilaren 22a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaSavoiako etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta subiranoa
Jasotako sariak
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 7032093 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Hunberto I.a, Piemonteko printzea, Turinen jaio zen, Piamonte-Sardinia erresumako hiriburuan. Viktor Emanuel Savoiakoaren eta Maria Adelaida Habsburgo-Lorrenakoaren semea izan zen. Massimo Taparelli, Azeglioko markesa, eta Pasquale Stanislao Mancinik izan zuten Hunberto printzearen heziketaren ardura. 1858tik aurrera, karrera militarrari ekin zion, kapitain mailatik hasita. Italiaren Independentzia Gerretan parte hartu zuen: 1859an Solferinoko guduan egon zen, eta 1866an gertatutako Custozako porrotan dibisio militar baten buru izan zen, nahiz eta borrokan zuzenean ez zuen parte hartu. Azken gudu horretan, soldaduen biziak salbatzeko izan zuen jokabide erabakigarriak entzute handia eman zion[2].

1868an Margarita Teresa Savoiakoa lehengusinarekin ezkondu zen. Bikoteak seme bat izan zuen, Viktor Emanuel (1869-1947)[2]. 1878ko urtarrilaren 9an, Viktor Emanuel aitaren heriotzaren ondoren, Italiako errege bihurtu zen, Hunberto I.a izenarekin. 1900eko uztailean, Monzara (Lombardia) joan zen, kirol-ekintza batera. Uztailaren 29an, afaldu ondoren, Gaetano Bresci anarkistak bost tiro emanda hil zuen. Ezusteko heriotzaren ondoren, Viktor Emanuel semeak oinordetu zuen Italiako tronua. Hunberto Erromako Agriparen Panteoian ehortzi zuten.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hunberto I.a Italiakoa