RuPaul's Drag Race
RuPaul's Drag Race telerrealitate telebista-saio estatubatuarra da, talent show formatukoa. World of Wonder ekoiztetxeak sortua, lehen zortzi denboraldiak Logo TV telebista kateak aireratu zituen, bederatzigarren denboralditik hamalaugarrenera VH1 kateak aireratu zuen, eta hamabosgarrenetik MTV kateak aireratzen du. Saioan RuPaulek AEBetako Hurrengo Drag Superizarra aurkitu nahi du, RuPaul saioaren ekoizlea, aurkezlea, lehiakideen mentorea eta epaile nagusia delarik. Lehiakideek erronka eta froga ezberdinak burutu behar dituzte astero. Epaimahaikideak RuPaul bera, Michelle Visage, Ross Mathews, Carson Kressley eta beste gonbidatu batzuk dira: lehiakideen eginkizuna eta aurrerapena baloratu eta kritikatzen dute planteatzen den froga eta erronka bakoitzean. Erronken artean ibiltoki paseak, argazki sesioak, monologoak, antzespenak, dantza frogak, edo joste eta makillaje frogak daude, besteak beste.
RuPaul's Drag Race | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | RuPaul |
Izenburua | RuPaul's Drag Race |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 16 |
Atalak | 207 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | azelerazio-lasterketa, drag queen eta RuPaul |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telerrealitatea, Lehiaketa programa eta LGBT-related television series (en) |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | World of Wonder (en) |
Aurkezlea | RuPaul |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Logo TV (en) VH1 USA (en) MTV |
Hasiera-data | 2009ko otsailaren 2a |
Historia | |
Jasotako sariak | Primetime Emmy Award for Outstanding Reality-Competition Program (en) 70th Primetime Emmy Awards (en) Primetime Emmy Award for Outstanding Reality-Competition Program (en) 71st Primetime Emmy Awards (en) Primetime Emmy Award for Outstanding Reality-Competition Program (en) 75th Primetime Emmy Awards (en) |
mtv.com… | |
RuPaul's Drag Race-en 14 denboraldi eman dira 2009tik, eta hiru spin-off sortu dira, RuPaul's Drag U, RuPaul's Drag Race All Stars eta RuPaul's Secret Celebrity Drag Race. Saioa Logo TV-ren saio arrakastatsuena da.[1]. Hainbat herrialdetan saioaren egokitzapen propioak ekoitzi dituzte.
Lehiaketa saio onenaren Primetime Emmy saria eskuratu du lau alditan, eta Telerrealitate Aurkezle onenaren Emmy Saria sei alditan.[2][3]
Formatua
aldatuAtal bakoitzak froga ezberdinak batzen ditu. Lehenik, denbora eta baliabide murritzeko erronka bat burutu behar izaten dute lehiakideek, mini challenge deiturikoa. Mini challenge frogaren irabazleak ataleko erronka nagusirako (maxi challenge deiturikoa) abantail bat eskuratu ohi du. Maxi challenge erronka banakakoa edo taldekoa izan daiteke. Koreografia bat burutzea, edo sketch batean antzeztea izan daiteke erronka nagusia, besteak beste. Erronka nagusiaren ondoren, lehiakideek look oso bat (janzkera eta makillajea) aurkeztu behar dute lehiaketaren ibiltoki nagusian; atal bakoitzak gai tematiko bat izan ohi du ibiltokirako. Batzuetan maxi challenge erronkaren xedea ibiltokirako look-a guztiz sortzea izaten da. Epaimahaikideek lehiakideak ebaluatzen dituzte, bai maxi challenge erronkan egindakoaren zein ibiltoki nagusian aurkeztutakoaren arabera, eta RuPaulek ataleko irabazlea erabakitzen du. Horrez gain, bi lehiakide kanporatzeko arriskuan jartzen ditu. Bi izendatuak aurrez aurre lehiatzen dira eszenatokian abesti famatu bati lip sync (ezpainen sinkronia edo playback) eginez. RuPaulek bietako bat libratzen du.
Epaimahaikideak
aldatuLehiakideen eginkizuna epaimahai batek ebaluatzen du.
Epaimahaikidea | Denboraldia | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | |
nagusia | |||||||||||||||
nagusia | gonbidatua | ||||||||||||||
nagusia | gonbidatua | ||||||||||||||
nagusia | |||||||||||||||
nagusia | |||||||||||||||
gonbidatua | nagusia | ||||||||||||||
nagusia | |||||||||||||||
gonbidatua | nagusia |
Epaimahaikide nagusi eta txandakakoen gain, astero epaimahaikide gonbidatuak azaltzen dira saioan. Besteak beste, Paula Abdul, Pamela Anderson, Ariana Grande, Miley Cyrus, Neil Patrick Harris, Debbie Reynolds, Kat Dennings, Demi Lovato, Rose McGowan, Olivia Newton-John, Rebecca Romijn, Kate Upton, John Waters, Candis Cayne, Natalie Cole, Dita Von Teese, Vanessa Williams, Kesha, Shania Twain, Christina Aguilera, Lady Gaga, Nicki Minaj, Alexandria Ocasio-Cortez, Jeff Goldblum, Whoopi Goldberg eta Cynthia Erivo epaimahaikide gonbidatuak izan dira.
Denboraldiak
aldatuDenboraldia | Estreinaldia | Finala | Irabazlea | Finalista(k) | Miss Congeniality (adeitasunaren saria) |
---|---|---|---|---|---|
1 | 2009ko otsailaren 2 | 2009ko martxoaren 23 | BeBe Zahara Benet | Nina Flowers | Nina Flowers |
2 | 2010eko otsailaren 1 | 2010eko apirilaren 26 | Tyra Sanchez | Raven | Pandora Boxx |
3 | 2011ko urtarrilaren 25 | 2011ko maiatzaren 2 | Raja | Manila Luzon | Yara Sofia |
4 | 2012ko urtarrilaren 30 | 2012ko apirilaren 30 | Sharon Needles | Chad Michaels Phi Phi O'Hara |
Latrice Royale |
5 | 2013ko urtarrilaren 28 | 2013ko maiatzaren 6 | Jinkx Monsoon | Alaska Roxxxy Andrews |
Ivy Winters |
6 | 2014ko otsailaren 24 | 2014ko maiatzaren 19 | Bianca Del Rio | Adore Delano Courtney Act |
BenDeLaCreme |
7 | 2015ko martxoaren 2 | 2015ko ekainaren 1 | Violet Chachki | Ginger Minj Pearl |
Katya |
8 | 2016ko martxoaren 7 | 2016ko maiatzaren 16 | Bob the Drag Queen | Kim Chi Naomi Smalls |
Cynthia Lee Fontaine |
9 | 2017ko martxoaren 7 | 2017ko ekainaren 23 | Sasha Velour | Peppermint | Valentina |
10 | 2018ko martxoaren 22 | 2018ko ekainaren 28 | Aquaria | Eureka Kameron Michaels |
Monét X Change |
11 | 2019ko otsailaren 28 | 2019ko maiatzaren 30 | Yvie Oddly | Brooke Lynn Hytes | Nina West |
12 | 2020ko otsailaren 28 | 2020ko maiatzaren 29 | Jaida Essence Hall | Crystal Methyd Gigi Goode |
Heidi N Closet |
13 | 2021eko urtarrilaren 1 | 2021eko apirilaren 23 | Symone | Kandy Muse | LaLa Ri |
14 | 2022ko urtarrilaren 7 | 2022ko apirilaren 22 | Willow Pill | Lady Camden | Kornbread "The Snack" Jeté |
15 | 2023ko urtarrilaren 6 | 2023ko apirilaren 14 | Sasha Colby | Anetra | Malaysia Babydoll Foxx |
16 | 2024ko urtarrilaren 5 | 2024ko apirilaren 19 | Nymphia Wind | Sapphira Cristál | Xunami Muse Sapphira Cristál |
17 |
Rupaul's Drag Race All Stars
aldatuAll Stars spin-off saioan lehiakide ohi deigarrienetako batzuei berriz ere lehiatzeko aukera eskaintzen zaie.
Denboraldia | Estreinaldia | Finala | Irabazlea | Finalista(k) |
---|---|---|---|---|
1 | 2012ko urriaren 22 | 2012ko azaroaren 26 | Chad Michaels | Raven |
2 | 2016ko abuztuaren 25 | 2016ko urriaren 27 | Alaska | Detox Katya |
3 | 2018ko urtarrilaren 25 | 2018ko martxoaren 15 | Trixie Mattel | Kennedy Davenport |
4 | 2018ko abenduaren 14 | 2019ko otsailaren 15 | Monét X Change Trinity The Tuck |
— |
5 | 2020ko ekainaren 5 | 2020ko uztailaren 24 | Shea Couleé | Jujubee Miz Cracker |
6 | 2021eko ekainaren 24 | 2021eko irailaren 2 | Kylie Sonique Love | Eureka! Ginger Minj Ra'Jah O'Hara |
7 | 2022ko maiatzaren 20 | 2022ko uztailaren 29 | Jinkx Monsoon | Monét X Change |
8 | 2023ko maiatzaren 12 | 2023ko uztailaren 21 | Jimbo | Kandy Muse |
9 | 2024ko maiatzaren 17 | 2024ko uztailaren 26 | Angeria Paris VanMichaels | Roxxxy Andrews Vanessa Vanjie |
Rupaul's Drag Race Global All Stars
aldatuGlobal All Stars spin-off saioak nazioarteko egokitzapenetako lehiakideak biltzen ditu.
Nazioarteko egokitzapenak
aldatuHurrengo taulan beste herrialdeetan egindako egokitzapen ofizialak azaltzen dira.
- Egun aireratzen da
- Denboraldia planifikatua
- Denboraldia amaituta
Herrialdea | Izenburua | Katea(k) | Estreinaldia | Epaimahikideak | Denboraldiak eta irabazleak | Erref. |
---|---|---|---|---|---|---|
Alemania, Austria eta Suitza |
Drag Race Germany | MTV Paramount+ |
2023ko irailaren 5a | Barbie Breakout Gianni Jovanovic Dianne Brill |
1. denboraldia, 2023: Pandora Nox | [4] |
Australia eta Zeelanda Berria |
Drag Race Down Under | Stan TVNZ 2 TVNZ+ |
2021eko maiatzaren 1 | 1. denboraldia, 2021: Kita Mean 2. denboraldia, 2022: Spankie Jackzon 3. denboraldia: Isis Avis Loren 4. denboraldia: Etorkizunean |
[5] | |
Belgika | Drag Race Belgique | Tipik | 2023ko otsailaren 16 | 1. denboraldia: Drag Couenne 2. denboraldia, 2024: Alvilda |
[6] | |
Brasil | Drag Race Brasil | MTV Paramount+ |
2023ko abuztuaren 30 |
|
1. denboraldia, 2023: Organzza 2. denboraldia: Etorkizunean |
[4] |
Erresuma Batua | RuPaul's Drag Race UK | BBC Three | 2019ko urriaren 3 |
|
1. denboraldia, 2019: The Vivienne 2. denboraldia, 2021: Lawrence Chaney 3. denboraldia, 2021: Krystal Versace 4. denboraldia, 2022: Danny Beard 5. denboraldia, 2023: Ginger Johnson 6. denboraldia: Etorkizunean |
[7] |
RuPaul's Drag Race: UK vs The World | 2022ko otsailaren 1 | 1. denboraldia, 2022: Blu Hydrangea 2. denboraldia, 2024: Tia Kofi | ||||
Espainia | Drag Race España | Atresplayer Premium | 2021eko maiatzaren 30 | Supremme de Luxe Ana Locking Javier Ambrossi Javier Calvo |
1. denboraldia, 2021: Carmen Farala 2. denboraldia, 2022: Sharonne 3. denboraldia, 2023: Pitita 4. denboraldia: Etorkizunean 5. denboraldia: Etorkizunean |
[8] |
Drag Race España: All Stars | 2024ko otsailaren 4 | 1. denboraldia, 2024: Drag Sethlas | ||||
Filipinak | Drag Race Philippines | Discovery+ (2022) HBO Go (2022-) |
2022ko abuztuaren 17 | Paolo Ballesteros Jiggly Caliente KaladKaren |
1. denboraldia, 2022: Precious Paula Nicole 2. denboraldia, 2023: Captivating Katkat 3. denboraldia: Etorkizunean |
[9] |
Frantzia | Drag Race France | France.tv Slash France 2 |
2022ko ekainaren 25 | Nicky Doll Daphné Bürki Kiddy Smile |
1. denboraldia, 2022: Paloma 2. denboraldia, 2023: Keiona 3. denboraldia: Le Filip |
[10] |
Herbehereak | Drag Race Holland | Videoland | 2020ko irailaren 18 |
|
1. denboraldia, 2020: Envy Peru 2. denboraldia, 2021: Vanessa Van Cartier |
[11] |
Italia | Drag Race Italia | Discovery+ (2021-2022) Real Time (2021-2022) Paramount+ (2023-) |
2021eko azaroaren 18 | Egun:
Ohi:
|
1. denboraldia, 2021: Elecktra Bionic 2. denboraldia, 2022: La Diamond 3. denboraldia, 2023: Lina Galore |
[12] |
Kanada | Canada's Drag Race | Crave | 2020ko uztailaren 2 | Egun:
Ohi:
|
1. denboraldia, 2020: Priyanka 2. denboraldia, 2021: Icesis Couture 3. denboraldia, 2022: Gisèle Lullaby 4. denboraldia, 2023-2024: Venus 5. denboraldia: Etorkizunean |
[13] |
Canada's Drag Race: Canada vs The World | 2022ko azaroaren 18 |
|
1. denboraldia, 2022: Ra'Jah O'Hara 2. denboraldia: Aireratzen | |||
Mexiko | Drag Race México | MTV Paramount+ |
2023ko ekainaren 22 |
|
1. denboraldia, 2023: Cristian Peralta 2. denboraldia, 2024: Aireratzen |
[4] |
Suedia | Drag Race Sverige | SVT1 SVT Play |
2023ko martxoaren 4 |
|
1. denboraldia, 2023: Admira Thunderpussy | [14] |
Thailandia | Drag Race Thailand | Line TV | 2018ko otsailaren 15 | Egun:
Ohi:
|
1. denboraldia, 2018: Natalia Pliacam 2. denboraldia, 2019: Angele Anang 3. denboraldia: Etorkizunean |
[15] |
Txile | The Switch Drag Race | Mega | 2015ko urriaren 8 |
|
1. denboraldia, 2015-2016: Luz Violeta 2. denboraldia, 2018: Miss Leona |
Erreferentziak
aldatu- ↑ For 'RuPaul's Drag Race'
- ↑ RuPaul Says “Don’t Give Up On Love” As ‘Drag Race’ Scoops Third Consecutive Reality Win
- ↑ RuPaul smashes record with fifth Emmy win for hosting Drag Race
- ↑ a b c (Ingelesez) Drag Race confirms new versions in Brazil, Mexico and Germany. .
- ↑ (Ingelesez) Start your engines! Australia to have its own RuPaul’s Drag Race. .
- ↑ (Frantsesez) Le show "Drag Race" aura sa version belge sur Tipik !. .
- ↑ (Ingelesez) 'RuPaul's Drag Race' launching U.K. version with RuPaul, Michelle Visage reportedly returning. .
- ↑ (Gaztelaniaz) ATRESplayer PREMIUM adaptará para España el fenómeno global ‘Drag Race’, ganador de 19 premios Emmy. .
- ↑ (Ingelesez) RuPaul's Drag Race Philippines is on the way. .
- ↑ (Ingelesez) Bonjour, bonjour, bonjour! Drag Race France confirmed and casting is underway. .
- ↑ (Ingelesez) RuPaul’s ‘Drag Race’ Set For Dutch Adaptation With RTL, Vincent TV. .
- ↑ (Italieraz) Drag Race Italia con Tommaso Zorzi: in giuria Chiara Francini e la Drag Priscilla. .
- ↑ (Ingelesez) Brooke Lynn Hytes makes history as permanent Canada's Drag Race judge. .
- ↑ (Ingelesez) ‘RuPaul’s Drag Race’ Sashays To Sweden – Mip TV. .
- ↑ (Ingelesez) You Better Work! Thailand gets a homespun version of RuPaul’s Drag Race. .
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) Webgune ofiziala (All Stars)