Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Jaio zenean bere izena Destiny Hope zen baina berak izena aldatu nahi eta 2008an auzitegietan izena aldatu zuen eta Miley Ray Cyrus izena hartu zuen[1]. Ama, Leticia Tish Finley eta aita Billy Ray Cyrus country musika abeslaria ditu. Hannah Montana izeneko telesailari esker bilakatu zen famatu.

Bere gurasoek Destiny Hope izena jarri zioten, zerbait handia egitera iritsiko zela pentsatzen zutelako. Baina barre asko egiten zuenez, denek Miley (Smiley) deitzen hasi ziren txikitik. Bere gurasoen etxaldean hazi zen, Nashville-eko baserri batean.

Karrera profesionalaAldatu

Mileyri antzerkigintza interesatzen hasi zitzaion bere telebistako lehen programa egin zuenean, Doc, bertan Kylieren papera egin zuen. Telesaila hori bere aitak zuzendua zen. 2003an lehen filma egin zuen, Big Fish.Esan beharra dago, film honetan Destiny Cyrus izena erabili zuela; gaur egungo Miley izen artistikoaren ordez. Gainera bi bideo musikaletan parte hartu zuen, If Heartaches Have Wings eta Colgate Country Showdown, azken onetan bere aitarekin.

Hamaika urte zituela bere lehenengo audizioa egin zuen Best Frienderako (Disney) baina txikiegia zelako ez zioten papera eman.

Mileyk audizioak egin zituen Hannah Montana telesailetan agertzeko eta papera eman zioten pertsona dinamikoa zelako eta bizitzako segundo bakoitza aprobetxatzen zuelako (Disneyko exekutibo batek esan zuenez behintzat), horregatik aukeratu zuten protagonista izateko. Gaur egun Miley Stewart bezala jarraitzen du Hannah Montana telesailean eta bera da gaur egungo pop musikako sentsazioa. Miley Cyrusek bizitzan Hannah Montana bezala ere egiten du, bere izenean CD bat eduki arren.

2006ko ekainaren 22an Mileyk kontzertua eman zuen Hannah Montana moduan Disney's Typhoon Lagoon izeneko parke tematiko batean (Walt Disney World, Orlando, Florida). Kontzertua grabatu egin zuten Disney Channelerako. 2006ko urriaren 24an Walt Disney Recordsek bere lehen diskoa grabatu zuen estudioan eta bertan Hannah Montanaren zortzi abesti agertzen ziren.

FilmografiaAldatu

DiskografiaAldatu

Estudioan
EP
Hannah Montana
Zuzenean
  • Hannah Montana & Miley Cyrus: Best of Both Worlds Concert (2008) – CD + DVD
  • iTunes Live from London (2009) – EP

TourrakAldatu

  • "Best of Both Worlds Tour" (2007–2008)
  • "Wonder World Tour" (2009)
  • "Gipsy Heart Tour" (2011)
  • "Bangerz Tour" (2014)
  • "Milky Milky Milk Tour" (2015)

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miley Cyrus  


  Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.