Roosevelten korolarioa

Roosevelten korolarioa (ingelesez Roosevelt Corollary) 1904an Theodore Roosevelt presidente estatubatuarrak Monroe doktrinari eginiko gehikuntza bati deritzo. Roosevelten gehikuntza aipatutako doktrinari Estatu Batuek bere zor internazionalak ordaintzeko gai ez ziren Karibeko edo Erdialdeko Amerikako herrialdeetan egonkortzeko helburuarekin eskuhartzeko eskubidea zen. Alternatiba botere europarrek eskuhartzea zen, batez ere Britainia Handiak eta Alemaniak, ordaintzeko gai ez ziren herrialdeei diru maileguak eman baitzizkien.

Estatubatuar presidente Theodore Roosevelt.

1904ko abenduan, urteko mezuan, Rooseveltek zera esan zuen kongresuaren aurrean:

Nazio honek desiratzen duen guztia, bere herrialde bizilagunak egonkor, ordenaturik eta oparo ikustea da. Beraien herrialdeak era egokian daramatzaten pertsonek gure bihotz laguntsuarekin konta dezakete. Nazio batek, buruz jokatuz eta dezentzia sozialarekin jardun duenak arlo politikoetan, ordena mantenduaz eta bere zorrak ordainduaz, ez du Estatu Batuen beldurrik izan beharko. Kronikoki buruzgabe eta inpotentziarekin, herri zibilizatua galtzen ari den herriak, nazio zibilizatu baten eskuhartze bat beharko du. Mendebaldeko hemisferioan Estatu Batuak Monroe Doktrinaren aplikazioan, behartuak ikus daitezke gaizki diharduen herrian sartzera Polizia internazional bat bezala.

Politika honi astamakil handiaren politika (Big stick diplomacy) ere deitzen zaio.

Aldaketa “Bizilagun onaren” politikara aldatu

Estatubatuar presidenteek Roosevelten korolarioa erabili zuten ondorengo eskuhartzeak justifikatzeko: Kuba (1906-1910), Nikaragua (1909-1911, 1912-1925 eta 1926-1933), Haiti (1915-1934) eta Dominikar Errepublika (1916-1924).

1928an, Calvin Coolidge presidenteak, Estatu Batuek ez zutela eskubiderik beste herrialdeetan eskuhartzeko adierazi zuen, europarrek arriskuren bat sortzen ez bazuten behintzat, Roosevelten korolarioari amaiera emanez. 1934an Franklin D. Roosevelt edozein eskuhartzeren aurka azaldu zen eta Bizilagun Onaren Politika ezarri zuen, sortzen ari ziren diktadore berriak bakean utziz (Batista Kuban edo Trujillo Dominikar Errepublikan, adibidez.)

Kritikak aldatu

Mitchener eta Weidenmierrek, 2006an, Roosevelten korolarioaren alde eginiko argumentua kritikatua izan da, esanez “Arazoaren ikuspegi bakarra erakusten du, eta ondorioz ikasleek inperialismo eta eskuhartzearen inguruan gauzatzen dituzten argumentuak ildo honetan egiten dituzte, onartuaz”.

Christopher Coyne eta Stephen Davies-ek holako politiken erabilpenak sortzen dituen arazoen zerrenda bat egin zuten:

  1. Paternalismoa handitzea etxean.
  2. Etxeko askatasunean jarritako arreta atzerriko politikara desbideratzen du.
  3. Gastu militarren igoera.
  4. Protekzionismoa, etorkizuneko eskuhartzeak barne interesek bultzatuta.
  5. Ustelkeria eta inkonpetenteak diren agintzen duten eliteak sortzen dira inperialisten eskuhartzeetan (Adib: Dominikar Errepublika, Haiti, Nikaragua, El Salvador).
  6. Boterea estatua zuzentzen ari den elite batengan geratzen da eta garapena ez da posible.
  7. Epe motzeko egonkortasuna epe luzeko ezegonkortasunarengatik aldatzen da.
  8. Boterean dagoen eliteak ekonomi eta garapen soziala birrintzen ditu.
  9. Lagunen kapitalismoen gorakada (Adib: Filipinak)
  10. Protekzionismoak, diru-sistema, militarismoa eta gerran aldaketek ekonomi agenteen kooperazioa gutxitzen du.
  11. Kostuak herri xumeari inposatzen zaizkio, hala nola zergak.
  12. Elitearengan zero-batura pentsamendua sustatzen du.
  13. Gizonen gerrazaletasuna, xenofobia eta arrazakeria bultzatzen ditu.
  14. Krimen antolatuaren gorakada ematen da, drogen komertzioan bezala.(Adib: Andeak, Afganistan, Pakistan, Birmania)
  15. Funtzionatzen ez duten herri asko inperialismoaren eraginez daude horrela (Adib: Somalia, Afrikako gehiengoa, [Latinoamerika]]ko herrialdeak)
  16. Arazoen aurrean konponbide bakarra indar militarra delako adibidea ematen du.
  17. Ez ditu aldaketa politiko eta sozialak gauzatzen uzten.
  18. Etnia eta erlijioen arteko liskarrak handitu ditzake.
  19. Politikoenganako eta herriko instituzioenganako konfiantza galera dakar.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu