Ireki menu nagusia

Totò —jaiotza-izena: Antonio de Curtis Gagliardi Ducas Comnene di Bisanzio— (Napoli, Italia, 1898ko otsailaren 15a - Erroma, Italia, 1967ko apirilaren 15a) antzezlea eta gidoigilea izan zen.

Totò
Totò, Neapolitan actor 1943.jpg
Bizitza
Izen osoa Antonio Griffo Focas Flavio Angelo Ducas Comneno Porfirogenito Gagliardi De Curtis di Bisanzio
Jaiotza Napoli1898ko otsailaren 15a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1898ko otsailaren 15a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1967ko apirilaren 15a)
Heriotza Erroma1967ko apirilaren 15a (69 urte)
Hobiratze lekua Cemetery of Santa Maria del Pianto Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k) Diana Bandini Lucchesini Rogliani Itzuli  (1935 -  1939)
Bikotea(k) Liliana Castagnola Itzuli
Franca Faldini Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak komediantea, antzerkigilea, kanta-idazlea, gidoilaria, poeta, idazlea, musikagilea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
IMDb nm0869451
www.associazioneantoniodecurtisinartetoto.com/

BizitzaAldatu

Oso gazterik hasi zen antzerkian lanean, eta berehala arrakasta handia izan zuen antzezle barregarri eta parodiagile gisa. "Gomazko gizona" deitzen zioten. 1937an hasi zen zineman lanean, antzerkian erabili zituen molde bereko pertsonaiak antzezten, maiz filmen gidoiak ere berak idatzirik. Commedia dell'arte-ren eragina eta umore basa, parodia, satira eta iseka dira haren antzezteko eraren ezaugarriak. B saileko filmez eta komediez gainera, 1960tik aurrera antzezle izan zen zinemagile ezagunen filmetan, besteak beste, eta ospe handia eman zion Pasoliniren Uccellacci e uccellini (1966) filmeko protagonista izan zen. Beste film aipagarri batzuk: L'allegro fantasma (1941), Il ratto delle Sabine (1945), Totó al Giro d´Italia (1948), Totó cerca moglie (1950), Dov'é la libertá? (1952), Totó all'inferno (1955), I soliti ignoti (1958), Arrangiatevi! (1959), La Mandragola (1965).

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.