Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Jesusen Lagundian sartu zen 1560. urtean, eta teologia ikasketak egin zituen Paduan eta Lovainan. 1570. urtean egin zen apaiz eta 6 urte geroago Erromara deitu eta katedra bat eskaini zioten han. Caetani kardinalari lagundu zion Frantziara teologo gisa, eta Italiara itzuli zenean Erromako Kolegioko erretore izendatu zuten. Gregorio IV.ak Vulgata zuzentzeko sortu zuen batzordeko kide izan zen 1591n. Napoliko probintzial izan ondoren kardinal izendatu zuten (1599). Capuako artzapezpiku izan ondoren (1602-1605) Italiara itzuli zen eta Erreforma Katolikoko ordezkari ezagunenetako bat izan zen. Obra nagusia: Disputationes de controversiis christianae fidei adversus huius temporis haereticos (1613).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roberto Bellarmino