Robert Motherwell

Robert Motherwell (Aberdeen, Washingtongo estatua, AEB, 1915eko urtarrilaren 24a - Provincetown, Massachusetts, AEB, 1991ko uztailaren 16a) marrazkilaria izan zen. Espresionismo abstraktuaren sortzaileetako bat da.

Robert Motherwell
Bizitza
JaiotzaAberdeen1915eko urtarrilaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaProvincetown (en) Itzuli1991ko uztailaren 16a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Stanford Unibertsitatea
Columbiako Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Kurt Seligmann (en) Itzuli
Arthur Oncken Lovejoy (en) Itzuli
David Prall (en) Itzuli
Ikaslea(k)Cy Twombly
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, diseinatzailea eta artista grafikoa
Lantokia(k)Los Angeles
Stanford
Boston
Provincetown (en) Itzuli
Asheville (Ipar Carolina)
New York eta Eugene
Enplegatzailea(k)Hunter College (en) Itzuli
Lan nabarmenakJe t'aime No. IV (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
MugimenduaEspresionismo abstraktua
Genero artistikoaarte abstraktua

BizitzaAldatu

1941ean, ikasketak utzi zituen (Literatura eta Psikologia), eta marrazten hasi zen. Lehenengo lanak surrealisten eraginpean egin zituen, Roberto Matta txiletar margolariaren eraginpean batez ere. Bakarkako lehenengo erakusketa 1944an egin zuen, New Yorkeko Art of this Century galerian. Ondoren erakusketa ugari egin zituen, bai Estatu Batuetan eta bai Europan. 1950ean, Veneziako Biurtekoan bere herrialdearen ordezkari izan zen, bai eta Sao Paulokoan ere, 1961ean.

LanakAldatu

Motherwellen lan nagusien artean aipagarriak dira The crossing (1948, Rockefeller bilduma, New York); eta Elegy to the Spanish Republic (1949-1976, Elegia Espainiako Errepublikari), zuri-beltzeko ehun handiez osatutako saila, Espainiako Gerra Zibilean oinarritua. Azken urteetako lanetan koloreko eremu zabalak erabili zituen.

ErreferentziakAldatu