Espresionismo abstraktu
Espresionismo abstraktua mugimendu piktoriko garaikidea da. Abstrakzioaren barruan kokatzen da, zehazki, Bigarren Mundu Gerraren ondorengo joera informalista eta materikoetan. 1919an erabili zen lehen aldiz Alemanian, espresionismo alemaniarrari buruzko Der Sturm aldizkarian. Estatu Batuetan, 1929an Alfred Barr izan zen terminoa erabiltzen lehena Wassily Kandinskyren obrez jardutean.
Terminologia
aldatuKritikari estatubatuarrek laster bereganatu zuten estilo berri honen izendapena. Harold Rosenberg,Thomas B. Hess eta Clement Greenberg izan ziren nabarmenenak. Denek ala denek hitz egin zuten, besteak beste, american type painting, action painting, grip painting edo gestural painting estiloei buruz. Bada, testuinguru horretan sortu zuen Robert Coates kritikariak abstract expressionism edo espresionismo abstraktua terminoa.
Hala ere, mugimenduaren parte ziren artistek terminoa baztertu egin zuten. Argudiatzen zuten beren lana ez zela zentzu zorrotzean abstraktua. Zehazki, azaltzen zuten ez zutela espresionismo alemaniarrarekin inolako loturarik.
Mugimendu artistikoaren barruan dago, adibidez, action painting terminoa, 1952an Harold Rosenberg kritikariaren eskutik sortutakoa. «Ekintza-pintura» edo «keinu-pintura» gisa ere izendatu daiteke. Nahiz eta gauza bera ez izan action paintinga espresionismo abstraktuaren sinonimo gisa erabiltzen da. Termino honek Jackson Pollock, Franz Kline eta Willem de Kooning bezalako artisten lanei erreferentzia egiten zien. Rosenbergek “The american action painters” artikulu garrantzitsuan proposatu zuen terminoa lehen aldiz, Art Newsen argitaratu zena.
Ezaugarriak
aldatuEspresionismo abstraktua “New Yorkeko Eskola” bezala ezagutzen da. Estilo honek bi ezaugarri ditu nagusiki. Bat, olioarekin lan egiteko ohitura zuten eta bestea, formatu handietan egiten zuten lan. Horrez gain, figurazioa ezabatzen duten heinean dira abstraktuak. Hala ere, badira marra figuratiboak erabiltzen dituzten salbuespenak, Willem de Kooningen “Emakumeak”ekin gertatzen zen bezala.
Espresionismo abstraktuaren beste ezaugarri nagusietako bat “all over” edo azaleraren estaldura da. Hau da, koadroa mugarik gabeko eremu ireki bat izango balitz bezala margotzea. Ez dago ehunaren zati desberdinen arteko hierarkiarik.
Horrez gain, kromatismoa oso mugatua izaten da. Zuria eta beltza zein kolore primarioak erabiltzen dira. Horregatik, arte minimalistaren aurrekaritzat hartu dezakegu espresionismo abstraktua. Bestalde, larritasuna eta gatazka dira mota honetako koadroen bereizgarria. Efektu hau mihise erraldoietan pintzelkada bortitzak margotuz lortzen da hori.
Jatorria
aldatuSurrealismotik asko edan zuen espresionismo abstraktuak. Hortik hartu zuten pintatzeko ekintza automatikoa, eta bulkada psikikoei eta inkontzienteari buruzko erreferentziak erabiltzea. Izan ere, koadro bat margotzea ez zen arrazoimenak zuzendutako prozesu bat baizik eta ekintza espontaneo bat. Beraz, «automatismo psikikoa» interesatzen zitzaienez sinbolo eta emozio unibertsalak erabiltzen zituzten.
Surrealismoaren hildoen artean sinbolikoa eta abstraktua dira espresionismo abstraktua landu zuten artistei gehien interesantzen zitzaizkienak. Horregatik, Miró, Arp, Masson, Matta, Paalen eta Ford izan ziren erreferente nagusiak. Haiengandik hartu zituzten forma organikoak eta biomorfikoak.
Garapena
aldatuHasieran, surrealismoaren eraginez markatutako mugimendua izan zen espresionismo abstraktua. Lehen belaunaldia hamabost margolarik osatu zuten eta 1942 eta 1957 bitartean egin zuten lan New Yorken. Arshile Gorky mugimenduaren lider eta aitzindaria eta Willem de Kooning, William Baziotes, Adolph Gottlieb, Philip Guston, Franz Kline, Robert Motherwell, Ad Reinhardt, Mark Rothko eta Clyfford Still daude lehen belaunaldiko artisten artean. Artista gazte horien mugimendua sortzeko leku garrantzitsuenetakoa izan zen Peggy Guggenheimen Art of this Century arte-galeria.
Aitzindariak
aldatuArshile Gorky (1904-1948), 1925az geroztik New Yorkera erbesteratutako armeniarra, izan zen aitzindari esanguratsuenetakoa, izan ere surrealismoaren eragina jaso baitzuen eta gerren arteko pintura europarraren eta eskola iparramerikarraren arteko zubia izan baitzen. 1936. urte aldera figurazioa utzi eta, Roberto Mattaren eraginpean hizkuntza formal berri bat aurkitu zuen. Horretarako, irudi abstraktu biomorfoak aukeratu zituen. Abstrakziora eta berezkotasunera jo bazuen ere, ez zuen marrazkia erabat baztertu, eta ez zion pintzelkada kontrolatzeari uko egin.
Bigarren aitzindari bat izan zen William Baziotesen (1912-1963). bere lana ere oso gertu egon zen surrealismotik eta psikologia Jungiarra jarraiki, antzinako mitoak eta arte primitiboa ikertzeko joeran sakondu zuen. 1941az geroztik «automatismo» piktorikoa erabili eta zentzu mitikoarekin irudi biomorfikoak sortu zituen.
EEBBetako abangoardien lanketa hori guztia bigarren mundu gerra bukatu baino lehenago hedatu zen. Gerraren bukaerak erbesteratuak Europara itzultzea ekarri zuenez, besteak beste surrealismoaren eragina arintzea ekarri zuen. Horrela bihurtu zen espresonismo abstraktua bereziki EEBBetakoa zen mugimendu artistikoa.
Bi joera nagusitan banandu zen: Action paintinga eta kolore-eremua. Lehenengoak, gehiago azpimarratzen zuen pintatzeko keinu fisikoa. Bigarrenak berriz, kolorea eremu handietan aplikatzean zentratu zen.
Action paintinga
aldatuEspresionismo abstraktuaren barruan nabarmentzen den joera da action paintinga terminoa Harold Rosenberg kritikariak erabili zuen 1952an. Kandinskyren lehen konposizio abstraktuak izendatzeko.
Action painting-ak pintatzeko keinuari edo mugimenduari ematen dio arreta. «Keinuzko pintura» ere deitu zaio hain justu, prozedura piktorikoari berari eman zion lehentasunagatik. Pintorearen egoera fisikoa eta psikikoa islatzen duen automatismo mota bat da. Margolariaren eta pinturaren arteko muga tradizionalak ezabatzen eta, pintatzeko ekintza artistaren biografiarekin lotzen ditu.
Jackson Pollock (1912-1956) izan zen “action painter” handiena. Bera izan zen Gorkyren heziketa piktorikoa bereganatu zuen lehen pintorea. Surrealismoarekin lotzen da, pintura-lana automatismoan oinarritzen zuelako eta artistaren barruan gertatzen ziren fenomeno psikikoak islatu nahi zituelako. Adibidez, alkoholismoaren aurkako terapia gisa erabili zuen lan artistikoa jungdar psikoanalisiari lotuta.
Espresionismo abstraktua Euskal Herrian
aldatuEspresionismo abstraktuak 1960ko hamarkadan egin zuen lekua Euskal Herriko arte-eszenan, Frankismo betean. Hain justu, joera artistikoak politizatu egin zirenean hedatu zen euskal artisten artean.
Aurreko urteetako artearekin harremanak sortzeko gogoa zegoen, gerraren trauma lehenbailehen gainditzekoa eta galtzaileek bizitakoa berreskuratzekoa.
Rafael Ruiz Balerdi
aldatuMargolari espresionista abstraktua, erretratugile eta muralista gisa egin zuen lan. Nestor Basterretxearekin hasi zuen bere ibilbidea eta. OFF-SETeko teknikaria izan zen Donostiako Nerecan inprimategian. Espresionismo abstraktua naturalismoarekin uztartu zuen lurreko geruzak gogorarazten dituzten koloreekin. Marrazkilari gisa ere, trama abstraktuak sortu zituen paper gainean argizariak erabiliz.
Jose Luis Zumeta
aldatuJosé Luis Zumeta 50eko hamarkadaren amaieran hasi zen abstrakzioaren alorrean lanean, Parisen egonaldi emankorra egin ondoren. Keinu-pintura likidoa egin zuen. Hainbat estilo sinkronizatuta. Espresionismo abstraktua uztartu zituen horrela, surrealismo onirikoarekin edo picassotarrak ziren ezaugarriekin.
Bibliografia
aldatu- Cabañas Bravo, M., «El arte desde 1945. Nueva York: una nueva capital para el arte de vanguardia», en Summa Artis (Antología), XII, Las Vanguardias del Siglo xx, Espasa Calpe, S.A., 2004. ISBN 84-670-1363-X (tomo XII)
- Carrassat, P. F. R., «Pollock», en Maestros de la pintura, Larousse, Spes Editorial, S.L., Barcelona2005. ISBN 84-8332-597-7
- Carrassat, P.F.R. y Marcadé, I., Movimientos de la pintura, colección Reconocer el arte, Larousse, Barcelona, 2004 Spes Editorial, S.L. ISBN 84-8332-596-9
- Laneyrie-Dagen, N., Leer la pintura, colección Reconocer el arte, Larousse, Barcelona, 2005 Spes Editorial, S.L. ISBN 84-8332-598-5
- Lengerke, Ch. von, «La pintura contemporánea. Tendencias en la pintura desde 1945 hasta nuestros días», en Los maestros de la pintura occidental, Taschen, 2005, pág. 491, ISBN 3-8228-4744-5
- Ramírez Domínguez, J.A., «Las tendencias artísticas desde 1945», en Historia del Arte, Anaya, 1986. ISBN 84-207-1408-9
- Robbins, D., «Expresionismo Abstracto» y Gardner, E., «Action Painting» en Diccionario Larousse de la pintura, tomo I, Editorial Planeta-De Agostini, S.A., 1990. ISBN 84-395-0649-X.
Bibliografia
aldatu- Calvo Serraller, F., Amerikako espresionismo abstraktua kolekzio Espaniarretan, arteko museo kontenporaneoan, Esteban Vicente, 2003. ISBN 84-932080-8-6
- Naifeh, S. y White Smith, G., Jackson Pollock, Circe Edizioak, S.A., Barcelona, 1991. ISBN 84-7765-055-1
- Sandler, I., “El triunfo de la pintura norteamericana”: historia del expresionismo abstracto, Alianza Editorial, S.A., 1996. ISBN 84-206-7136-3
- Frances Stonor Saunders, La CIA y la guerra fría cultural, Debate, 2013.
- Taramelli, E., Pollock, Grupo Axel Springer, Madrid, 1982. ISBN 84-7291-319-8
- Expresionismo abstracto e informalismo en la colección del IVAM, Valentziako autonomía erkidegoan, Valentzia, 1995. ISBN 84-482-1063-8
- https://armiarma.eus/edo/liburua-maite_ditut_maite20
- https://blogs.deusto.es/abaitua/tag/expresionismo-abstracto/