Remiro Santxitz Iruñekoa

Remiri Sanoitz Iruñekoa» orritik birbideratua)

Remiro Santxitz[1][oh 1] edo Remiri Sanoitz[2] (latinez: Redmiro in Monteson; Monzón, 1064 eta 1075 artean[3][4] - 1115/6ko otsaila), Monzóngo jauna izan zen.

Remiro Santxitz Iruñekoa
Iruñeko Monarka

Bizitza
Jaiotza Monzón, 1070 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Nafarroako Erresuma
 Aragoiko Erresuma
Heriotza 1116 (egutegi gregorianoa) (45/46 urte)
Familia
Aita Antso Gartzeitz Iruñekoa
Ama Theresa González-Salvadorex de Lara
Ezkontidea(k) Kristina Rodriguez  (1100 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Familia
Leinua Ximeno etxea
Hezkuntza
Hizkuntzak nafar-aragoiera
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehenengo Gurutzada

BizitzaAldatu

Aita Antso Gartzeitz Iruñekoa izan zuen, Gartzia IV.a Santxitz erregearen sasikumea, eta ama Konstantza. Haren sasianaia Antso Peñalengoa 1076an erail zutenean, aita, orduan Uncastilloko eta Zangozako jauna zena, Aragoiko Erresumaren alde atera zen.

Lehenengo Gurutzada parte hartu zuen, eta 1099an Jerusalemgo setioan Betzatako urmaelan borrokatu zen.[5]. Jerusalemdik Gurutze Santuaren ezpal bat eta San Lukasek zizelkaturiko Ama Birjinaren eskultura bat ekarri eta La Divisa izeneko zaldun-ordena sortu zuen. Castrillo del Valeko San Pedro de Cardeña monasterioan sartu zen. Erlikiak gurtzeko baseliza bat eraikitzea eskatu zuen testamentuan. Horiek horrela, haren seme Antso Ramiritzek eta Petri Birila Cardeñako abadeak lanari ekin zioten, eta 1136rako Santa María de La Piscina baseliza eraikita zegoen. Betzatakoaren omenez, de La Piscina deitura hautatu zuten.

Ezkontza eta seme-alabakAldatu

1098 eta gero, Cid Campeadorren alaba Kristinarekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten:

OharrakAldatu

  1. Euskaraz Antso ponte-izena eta jatorriz erdaratikakoa zen Santxo aldaera ditugu. Euskaltzaindiaren 192. arauko irizpideekin, Antsotik *Antsoitz egin behar zen, baina azken aldaera hau tradizioan ez da dokumentatu. Euskal Herriko erdarazko izkribuetan ugari aurkitzen ditugun patronimikoak Santxitz eta Sanoitz dira, hauen aldaerekin batera. Jatorrizko Sanso ponte-izenetik eta Sansoitz patronimikotik, euskarak izan dituen aldaketa fonetiko ezagunen bitartez, Antso eta Sanoitz sortu ziren (Ikus Antso). Hala eta guztiz ere, Euskaltzaindiaren 192. arauan Antsoren patronimikotzat Santxitz hobetsi zen.

ErreferentziakAldatu