Ireki menu nagusia

San Pedro Cardeñakoa monasterioa edo San Pedro de Cardeña monasterio (gaztelaniaz: Monasterio de San Pedro de Cardeña) Espainiako Gaztela eta Leon autonomia erkidegoko Burgosko probintzia dagoen Castrillo del Val udalerrian kokatzen den monasterio bat da. Burgos hiriburuko erdigunetik 10 kilometrotara dago.

San Pedro de Cardeña monasterioa
Kultura ondasuna
Cardeña fachada principal 03322.jpg
San Pedro de Cardeña monasterioaren aurrealdea.
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 42° 18′ 16″ N, 3° 36′ 27″ W / 42.304318°N,3.607394°W / 42.304318; -3.607394Koordenatuak: 42° 18′ 16″ N, 3° 36′ 27″ W / 42.304318°N,3.607394°W / 42.304318; -3.607394
Historia eta erabilera
Erlijioa katolizismoa
Arkitektura
Estiloa Arkitektura erromaniko
Ondarea
BIC RI-51-0000466
Webgunea http://www.cardena.org/ www.cardena.or
Webgune ofiziala

Eduki-taula

HistoriaAldatu

899. urtean sortu zen. 953. urteko abuztuaren 6an mairuek monasterioa erasotu eta bertako 200 fraide martirizatu zituzten, 1603. urtean horiek kanonizatu eta Cardeñako Martiriak izena jaso zuten. Monasterioak ospe handia izan zuen, bertara sona handiko jendea inguratzen baitzen, horien artean Filipe III.a Espainiakoa erregea eta haren andrea zen Margarita Austria-Estiriakoa erregina zeudelarik. Monasterio honek bizitako garai oparoak bertako Scriptorium bikainean islatzen da.

Monasterio hau Cid Campeador bizitzarekin aski lotua dago, Burgos hiritik erbestera Valentzia bidean zihoala bertan gelditu baitzen, hemen bere zaldi maitatuena izan zen Bakiekaren hilobia dago, gainera 1102-1921 bitartean Cid Campeador delakoaren hilobia eta haren emazte Ximena Díazen gorpuak bertako Heroien Kaperan lurperatuak egon ziren, han 29 erregeen eta Ciden senitartekoen gorpuak daudelarik. Halere, 1921. urtean Ciden gorpua Burgosko katedralera lekualdatu zen.

1931ko ekainaren 3an monasterio hau Kultura ondasun izendatu zuten.

IruditegiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu