Quebeceko eskualde administratiboak
Quebeceko eskualde administratiboak (frantsesez Régions administratives du Québec) Ipar Amerikako herrialde honetako lehen mailako banaketa administratiboa osatzen duten 17 eskualdeak dira.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b5/Verwaltungsgliederung_Quebecs.png/350px-Verwaltungsgliederung_Quebecs.png)
1966ko martxoaren 29an sortu eta 1987ko abenduaren 22an berrantolatu ziren. Région deitu baino lehen district ("barruti") deituak ziren.
Antolakuntza
aldatuEskualdeak kudeatzen dituzten taldeak bi denboratan antolatzen dira. Lehenik Quebeceko gobernuak arlo sozioekonomiko desberdinetako pertsonalitate batzuk izendatzen ditu eta horrela "Hautetsien eskualdeko konferentzia" (Conférence régionale des élus, CRÉ) sortzen da. Egitura honek gobernu nazionalari eskualdearen gaineko kontuetan aholkuak eman eta proiektuak garatzeko ardura du; aldiz, ez du erabakiak hartzeko botererik eta egin beharrekoa tokiko udalerri (municipalité) eta udalerriak biltzen dituen "Eskualdeko konderriko udalerriekin" (Municipalité régionale de comté, MRC) kolaboratu eta adostu behar du ezinbestean.
Bestetik eskualde bakoitzak bere gobernua du, udalerrietako ordezkariek osatzen dutena. Quebeceko gobernuak eskualdekoaren onespena -edo hiritarrena, adostasunik ez balego- behar du eskualdearen konpetentziei lotutako egitasmoak aurrera atera baino lehen.
17 eskualdeak
aldatuQuebec 17 eskualdetan banatuta dago. Ez dute hiriburu ofizialik eta udalerri nagusia aipatzen da. Quebeceko lurraldearen ezaugarriengatik azaleran eta biztanle kopuruan izugarrizko desberdintasunak daude haien artean.
Eskualde bakoitzak kode baten moduko zenbaki finkoa du, hainbat argitalpen eta agiritan agertzen dena.
Zkia. | Eskualde administratiboa | Biztanleria (2010) |
Azalera (km²) |
Dentsitatea (bizt./km²) |
Hiri nagusia |
---|---|---|---|---|---|
01 | Bas-Saint-Laurent | 202.299 | 22.405 | 9,0 | Rimouski |
02 | Saguenay–Lac-Saint-Jean | 275.679 | 104.035 | 2,6 | Saguenay |
03 | Capitale-Nationale | 687.672 | 19.286 | 35,7 | Quebec Hiria |
04 | Mauricie | 263.264 | 39.748 | 6,6 | Trois-Rivières |
05 | Estrie | 307.264 | 10.187 | 30,2 | Sherbrooke |
06 | Montréal (Montreal) | 1.887.983 | 504 | 3.746,0 | Montreal |
07 | Outaouais | 357.667 | 32.841 | 10,9 | Gatineau |
08 | Abitibi-Témiscamingue | 146.636 | 64.700 | 2,3 | Rouyn-Noranda |
09 | Côte-Nord | 96.508 | 300.281 | 0,3 | Sept-Îles |
10 | Nord-du-Québec | 40.637 | 718.229 | <0,1 | Chibougamau |
11 | Gaspésie–Îles-de-la-Madeleine | 94.813 | 20.937 | 4,5 | Gaspé |
12 | Chaudière-Appalaches | 405.473 | 15.128 | 26,8 | Lévis |
13 | Laval | 391.636 | 245 | 1.598,5 | Laval |
14 | Lanaudière | 461.526 | 13.528 | 34,1 | Terrebonne |
15 | Laurentides | 543.874 | 21.563 | 25,2 | Saint-Jérôme |
16 | Montérégie | 1.432.243 | 11.114 | 128,9 | Longueuil |
17 | Centre-du-Québec | 231.892 | 6.926 | 33,5 | Drummondville |
Berezitasunak
aldatuBi eskualderen kasuetan (Montérégie eta Nord-du-Québec) hiruna eremutan banatuta daude eta horietako bakoitzak eskualde administratibo bati dagokion egitura (Conférence régionale des élus, CRÉ edo baliokidea) du.
- Montérégie, bere biztanleria handiagatik hiru eskualdetan banatuta dago:
- Agglomération de Longueuil (Rive-Sud de Montréal edo "Montrealeko hegoaldeko ibarra" izenez ezaguna).
- Montérégie-Est, ekialdea.
- Vallée-du-Haut-Saint-Laurent (Suroît edo "Hego-mendebaldea" izenez ezaguna).
Bakoitzaren hiri nagusia Longueuil, McMasterville eta Salaberry-de-Valleyfield da, hurrenez hurren.
- Nord-du-Québec jatorriko herriek (kasu honetan inuit eta creeek) gehiengoa osatzen duten eskualde bakarra da eta izugarri handia da; hori dela eta hiru eremutan banatuta dago:
- Jamésie "zurien" gehiengo demografikoaren menpean legokeen lurraldearen zatirik handiena da; bertan munduko udalerririk handientzat jotzen den Baie-James dago. CRÉko egoitza Matagamin dago.
- Eeyou Istchee, creeak bizi diren herriek osatua; Creeen Kontseilu Handiaren egoitza Nemaskan dago.
- Nunavik (Nouveau-Québec, "Quebec berria" deitzen zena), inuiten lurraldea; Kativik izena duen administrazioaren egoitza Kuujjuaqen dago.
Eskualdeen banaketak
aldatuEskualdearen (Quebeceko 1. mailako banaketa administratiboa) eta udalerriaren (3. maila) artean udalerri batzuk biltzen dituzten egiturak daude, mankomunitate, herri, hiri edota aglomerazio elkargoen antzeko funtzioak dituztenak:
- "Eskualdeko konderriko udalerriak" (Municipalité régionale de comté, MRC); 89 dira.
- MRCen baliokideak direnak (Territoire équivalent); Nord-du-Québeceko hirurak, gune metropolitarrak eta hiri nagusiak, Les Îles-de-la-Madeleine uhartedia. Beste 14 dira.
Izen aldaketak
aldatu- Cantons-de-l'Est (1966-1981): 1981ean Estrie izena eman zitzaion eskualde honetako bihotzari; hala ere, eskualde zaharreko Arthabaska, Brome, Compton, Drummond, Frontenac, Mégantic, Missisquoi, Shefford, Stanstead eta Wolfe kantonamenduak (cantons) inguruko beste hiru eskualdetan sartu ziren.
- Nord-Ouest (1966-1981): 1981ean Abitibi-Témiscamingue bihurtua.
- Nouveau-Québec (1966-1987): 1987ko abenduaren 22an Nord-du-Québec bihurtua.
- Québec: 1999ko abenduaren 15ean Capitale-Nationale bihurtua.
- Trois-Rivières (1966-1987): 1987ko abenduaren 22an Mauricie–Bois-Francs bihurtua.
Banatutako eskualdeak
aldatuLehen fasean (1966) lurraldea 10 eskualdetan banatu zen, lehen 10 kodeak daramatzatenetan hain zuzen (arestian aipatu izen aldaketak kontuan hartuz).
Bigarrenean (1987) eskualde batzuk banatzeari eta zenbait muga aldaketa egiteari ekin zitzaion, oreka bilatu nahian. Horren ondorioak hauexek izan ziren:
- Bas-Saint-Laurent–Gaspésie desagertu eta egungo Bas-Saint-Laurent (01 kodea mantenduta) osoa eta Gaspésie–Îles-de-la-Madeleineko (11 kodea) osatu ziren.
- Quebec Hirian eta bere metropoli gunean zentratutako eskualdea bitan banatu zen: Quebec (1999tik Capitale-Nationale, 02 kodea gorde zuena) eta Chaudière-Appalaches (12 kodea).
- Montrealen eta bere metropoli gunean zentratutako eskualdea bostetan banatu zen: Montreal (06 kodea gordeta), Laval (13), Lanaudière (14), Laurentides (15) eta Montérégie (16); azken honek bere Estrierekiko mugak aldatu zituen.
Azkenik Mauricie–Bois-Francs 1997ko uztailaren 30ean desagertu zen eta bere lurrek Mauricie eta Centre-du-Québec osatu dituzte.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) MAMROT Quebeceko udal, eskualde eta lurralde antolakuntzarako ministerioa (ministère des Affaires municipales, des Régions et de l'Organisation du territoire du Québec).