Centre-du-Québec ("Quebeceko erdialdea") Quebeceko eskualde administratiboa da. 17 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko eta hiri nagusia Drummondville da.

Centre-du-Québec
 Kanada
Administrazioa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Quebec
HiriburuaDrummondville (Quebec)
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak46°17′N 72°04′W / 46.28°N 72.07°W / 46.28; -72.07
Azalera6.928,78 km²
MugakideakMauricie, Capitale-Nationale, Chaudière-Appalaches, Estrie, Montérégie eta Lanaudière
Demografia
Biztanleria250.445 (2021)
−303 (2020)
Dentsitatea36,15 bizt/km²
centreduquebec.gouv.qc.ca
Bécancour, Centre-du-Québec.

Geografia aldatu

San Laurendi ibaiaren hegoaldean kokatuta dago, Quebec Hiria eta Montrealen arteko erdibidean; hori dela eta hainbeste errepide eta autobide eskualdean zehar pasatzen dira. Aspalditik "Bois-Francs" izenez ezagutzen den eremua da eta Apalatxeetako lehen muinoak ere beren mugen barruan daude, hego-ekialdean. San Laurendira doazen ibaiadar inportante batzuek beren lurrak zeharkatzen dituzte: Saint-François, Nicolet eta Bécancour ibaiak.

L'Erable, Arthabaska eta Drummond MRCak Cantons-de-l'Est historikoen barnean sartu ohi dira baina administratiboki Estrietik kanpo daude.

Mugakideak aldatu

Historia aldatu

1966an eskualde administratiboak osatu zirenetik 1987 arte "Trois-Rivières" izena zeraman eskualde handiagoaren barruan zegoen, hiri honetan zentratuta San Laurendiren bi ibarretako lurrak hartzen zituena. 1987ko abenduaren 22an izena aldatu eta "Mauricie–Bois-Francs" izendapena ezarri zioten, ibaiaren alde bakoitza aipatuta geratzen zelarik.

1997ko uztailaren 30ean, ordea, eskualde hori desagertu zen eta bere lurrek Mauricie eta Centre-du-Québec osatu dituzte. Beraz, Quebeceko eskualde administratiborik gazteena da.

Demografia aldatu

Hizkuntzak aldatu

Historikoki komunitate ingeles hiztun batzuk (leialistak edota eskoziar, irlandar...jatorrikoak) bertan plantatu ziren, batez ere Cantons-de l'Est historikoen barnean edo auzolurretan; hala ere gaur egun eskualdea oso ehuneko handian frantses hiztuna da: 2006an %79,3k hizkuntza hori baino ez zekiten, %20,3k frantsesa eta ingelesa eta kopuru anekdotikoak ziren ingelesa edota beste hizkuntzen bat baino ez zekitenak[2].

Jatorriko herriak aldatu

Europar jatorriko gehiengo zabalaren erdian, eskualde honetan jatorriko herrien ordezkaritza gorde da: abenaki herriari aitortzen zaizkion bi komunitate daude,Odanak eta Wôlinak.

Banaketa administratiboa aldatu

 
Eskualdeko 5 MRCak.

Eskualdeak 5 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) eta 80 udalerri ditu. MRCak eta beren hiriburuak:

MRCetatik kanpoko komunitate autoktonoak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu