Quebeceko bandera
Quebeceko bandera
Erabilera
Proportzioa 2:3
Erabakia 1948ko urtarrilaren 21a
Koloreak

Quebeceko bandera (frantsesez drapeau du Québec edo fleurdelisé) Quebeceko bandera nazionala[1] da.

Haren osagarriak gurutze zuria eta kolore urdineko lau laukizuzenetan dauden lau zitori (Lilium candidum) edo lys lore zuriak dira. Maurice Duplessis gobernuburua zela, Quebeceko gobernuak ofizial bihurtu zuen. Era publikoan 1948ko urtarrilaren 21ean agertu zen, Quebec Hiriko Legebiltzarrean.

Esanahia aldatu

 
Quebeceko bandera herrialdeko legebiltzarreko egoitzean.

Gurutze zuria ikur katolikoa da. Erdialdean eta zuzen kokatuta, mendebaldeko Europako erresuma askotan ohikoa zen. Frantziako banderetan gurutze zurien erabilpena XIII. mendetik dokumentatuta dago.

Kolore urdinak lehen momentuan katolikoen Maria dakar gogora; hala ere, apurka-apurka bere jatorriko esanahitik urrundu eta urdinaren tonua ilunduz joan da; Frantzian gurutze zuridun bandera urdinak XVI. mendetik armadarako edota itsasontzietarako ikur dokumentatua da.

Zitoria Frantziako monarkiaren ikur gisa XIII. mendetik dokumentatzen da, kondairak Klovisen garaietan sortua dela badio ere. Desberdintasuna badago: Quebeceko loreak zuriak dira, hori baitzen Borboien erresumaren kolorea (Ipar Amerikako kolonia haien garaian sortu zen); Frantziako erret-armarrikoak, ordea, urrezkoak dira, Kapeto leinua irudikatzeko. Zitoriak Frantzia Berriaren omenez erabiltzen badira ere ,ez du frantses monarkiarekiko atxikimendurik erakutsi nahi: Ipar Amerikako eskualde frantses hiztunen ikurretakoa da, Kanadarako ikur bilakatu zen astigar hostoaren parean jarri zena.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau bandera bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.