Mateo Falcone Prosper Mériméeren novelle edo ipuina da, 1829ean argitaratua.

Mateo Falcone
Jatorria
Egilea(k)Prosper Mérimée
Argitaratze-data1829
IzenburuaMateo Falcone
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Historia aldatu

Prosper Mérimée nouvelle 1829ko otsailaren 14an burutu zuen. Testua, Mœurs de la Corse azpitituluaz, Revue de Paris aldizkarian agertu zen, 1829ko maiatzaren 3an; aldizkari hori urte bereko apirilean sortua zen. Nahiz eta Korsikaren deskribapena oso bizia izan, Mériéek oraindik lur hori ez zuen ezagutzen; 1839 arte ez zen joan.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Narrazio tragikoa da. Mateo Falcone Porto-Vecchiotik gertu, mendian bizi da, Korsikan. Egun batean, emaztearekin bere artalde bat ikustera joatea erabakizuen. Fortunato, bere seme oinordeko bakarra, bakarrik geldituta, Gianetto izeneko gizona iristen dela ikusten du. Gianettok gazteari ezkutatzeko eskatzen dio, bost frankoren truke. Geroago, sei gizon armatu agertzen dira Mateo Falconeren etxean eta Fortunatori galdetzen diote nora joan zen ihesean zebilen gizona. Eztabaidaren ondoren, Fortunato bidelapurraren ezkutalekua azalduko du, erloju eder baten truke. Mateo Falcone iritsi zen orduan eta Gianetto harrapatuta ikusten du. Presoak Mateo eta bere familia traizioz salatzen ditu. Sei gizonek eta Gianettok alde egin zutenean, emazteak, senarraren ideia asmatuz, gelditzeko eskatu zion baina entzun gabe, semearekin basora joan zen eta gazteak otoitz egin ondoren eta erreguak egin arren, tiro bat bota zion. Mateok traizioa onartzen ez zuelako.

Moldaketak aldatu

Adaptations aldatu

Euskarazko bertsioak aldatu

Lehen itzulpena Nemesio Etxanizek argitaratu zuen, 1955eko Egan aldizkaria. Lehenengo aldiz Mériméeren lan bat euskaratzen zela. Itzulpen hau Itxaropena argitaletxearen Kuliska Sortan Antzerkiak/Kontu-Kontari liburuan plazaratu zuen Etxanizek 1958an. Koldo Izagirrek ere Mateo Falcone eman zuen argitara, 1995ean Elkar argitaletxearekin kaleratutako Mateo Falcone eta beste zenbait istorio liburuan.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu