Jainkoak gorde beza lehendakaria
Jainkoak gorde beza lehendakaria Negu Gorriak taldearen abestia da, Derribos Arias taldeak egindako Dios Salve al Lendakari originalaren bertsioa (hura Ignacio Gasca Poch-ek idatzi zuen 1982an). 1991. urtean argitaratu zen Poch-en omenezko disko bilduma kolektibo batean: El chico más pálido de la playa de Gros. IZ estudioetan grabatu zen, Kaki Arkarazok ekoitzia[1].
Jainkoak gorde beza lehendakaria | |
---|---|
Negu Gorriaken musika-lana | |
Egilea(k) | Negu Gorriak |
Argitaratze-data | 1991 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | punk |
Hizkuntza | euskara |
Deskribapena | |
Oinarritua | Dios Salve al Lendakari |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Kaki Arkarazo |
Jatorrizko gazteleratik euskarara ekarriak datoz hitzak, tartean sarrera edo lelo nagusia (Jainkoak gorde beza lehendakaria / Ez dela ez rastafaria / Txistularia besterik ez da)[2], baina hitzek gehigarriak dituzte urte haietako gobernuburu Felipe González eta François Mitterrand aipatzen direlarik. Bertsio bat da Poch-ek idatzitako abestiaren itzulpen eta inspirazio den neurrian, baina doinua oso desberdina du kantuak; punk kanta azkarra da Negu Gorriak-ena, non eta Derribos Arias-ena gehiago zen post-punk soinu bat, Joy Division-etik gertuagokoa[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «::: NEGU GORRIAK ::: Otras referencias» www.negugorriak.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
- ↑ «Jainkoak gorde beza lehendakaria / letras / hitzak ::: NEGU GORRIAK :::» www.negugorriak.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Rayos C en la oscuridad» rayosc.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).