Derribos Arias 1980ko hamarkadako Espainiako post-punk musika taldea izan zen, Madrilgo movida izenarekin ezagutzen den kultur mugimenduaren parte. Soinu berezia garatu ziuten: gordina, kaotikoa, batzuetan melodikoa eta beste batzuetan kakofonikoa, Post-punk, punk eta psikodeliaren eragina izan zuen, batzuek dadaista edo surrealistatzat definitutako umore absurduaren osagaia izateaz gain[1].

Derribos Arias
Datuak
JatorriaMadril
Musika motapunk
Urteak1981
Produkzioa
Diskoetxea(k)Grabaciones Accidentales
Poch
Informazio gehigarria
Spotify: 1DZrCPfQ8QC5gkXGPglnjd Musicbrainz: 99e62a7d-6ad2-41e5-af11-863fce599d91 Discogs: 931575 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Taldearen muina Madrilera joandako bi donostiarrek osatu zuten, Ignacio Gasca Poch kantariak eta Alejo Alberdi gitarrajoleak[2].

Derribos Arias-ek 1981etik 1987ra iraun zuen, baina grabazio jarduera 1984an amaitu zen. Urte emankorrenetan, 1983an eta 1984an, Branquias bajo el agua, A-Flúor edo Dios Salve al Lehendakari bezalako kantuak atera zituzten. Kritika bikainak lortu izan zituzten musika prentsan eta publikoaren onarpen nahiko ona izan zen, proposamen sonikoaren arriskua kontuan hartuta.

1980ko hamarkadaren erdialdean Poch-en gaixotasuna agerikoa egin eta zailtzearekin, taldea ezereztu egin zen, disoluzio ofizialik jakinarazi ez zen arren.

Diskografia aldatu

  • Branquias bajo el agua (EP, Grabaciones Accidentales, GASA, GA-003, 1982).
  • A-Flúor (singlea, GASA, GA-006, 1982).
  • A-Flúor (maxi, GASA, GA-008 1982).
  • Aprenda alemán (singlea, GASA, GA-012, 1983).
  • En la guía, en el listín (album, GASA, GA-013, 1983).
  • Disco pocho (maxi, GASA, GA-024 1984).
  • Disco pocho (singlea, GASA, GA-025 1984).
  • CD (bilduma, CD, GASA, 1996).
  • La centralita de información (bilduma, disko-liburua, DRO, 2001).

Erreferentziak aldatu

  1. «Derribos Arias» musicapunk.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-20).
  2. (Gaztelaniaz) Rural, Álvaro Corazón. «Alejo Alberdi: «Estoy harto de la expresión “movida madrileña”; la explosión fue en todas partes»» Jot Down Cultural Magazine (Noiz kontsultatua: 2020-12-20).

Kanpo estekak aldatu