Dios Salve al Lendakari
Dios Salve al Lendakari (grafia originala) edo Dios Salve al Lehendakari Derribos Arias taldearen abestia da, 1982koa, Ignacio Gasca Poch donostiarrak idatzia (musika eta hitzak), eta talde haren lehen diskoan (Branquias bajo el agua EP luzera ertainekoa) argitaratu zen.[1].
Dios Salve al Lendakari | |
---|---|
Derribos Ariasen musika-lana | |
Egilea(k) | Derribos Arias |
Argitaratze-data | 1982 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | postpunk |
Hizkuntza | gaztelania |
Hitzak | Poch |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Poch |
Post-punk ereserki gordin eta sarkastiko bat, Derribos Arias taldearen muinaren euskal jatorria agerian uzten duena (Poch eta Alejo Alberdi donostiarrek sortu zuten taldea). Izenburua Erresuma Batuko monarkiaren ereserkian du oinarria (God Save the Queen). Hitzak hasten dira: "Dios salve al Lendakari, que no es un rastafari, él es un txistulari..."[2]
Bertsioak egin zituzten ondoren Siniestro Total (Galiziara egokitua: Dios Salve al Conselleiro) eta Negu Gorriak taldeek, azkenengo honek euskaraz (Jainkoak gorde beza lehendakaria).
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Derribos Arias - Branquias Bajo El Agua» Discogs (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
- ↑ (Ingelesez) Dios salve al Lendakari (Full Song & Lyrics) - Derribos Arias - Download or Listen Free - JioSaavn. (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).