Pottokoren usainak
Pottokoren usainak Pello Añorga[1] idazle oiartzuarrak idatzitako liburua da. Liburuaren ilustratzailea Jokin Mitxelena da. 1985ean argitaratu zen liburua Elkarlanean argitaletxearen bidez.
Pottokoren usainak | |
---|---|
Audioa | |
Pello Añorga, Pottokoren usainak liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 1985 |
Hizkuntza | Euskara |
Ilustratzailea | Jokin Mitxelena |
Bilduma | Miru |
Orrialdeak | 84 or. |
ISBN | 978-84-8331-352-7 |
Sariak | JUUL saria, Pottokoren usainak, 2009, Ikastolen Elkartea |
Argumentua
aldatuPottoko potokoa da, eta baserrian bizi da mendi artean. Baina haur guztiak bezala, Pottokok eskolara joan beharko du kontatzen ikastera, eta berak ez du nahi, eskolako maixtrak belauniko jartzera behartu eta ostikoz jotzen duelako. Baina Pottokok bere lagunen eta baserriko animalien laguntza izango du.
Pertsonai nagusiak
aldatuPottoko, pertsonai nagusia, baserritarra.
Errape, Xordo, Xurdo, Arrio eta Beltxa behiak
Maistra belarrimotza
Maisu belarrihandi
Erreferentziak
aldatu- ↑ literaturaren zubitegia - Pello Añorga. (Noiz kontsultatua: 2017-10-20).