Petri IV.a Portugalgoa

Pedro I.a Brasilgoa» orritik birbideratua)

Petri IV.a Portugalgoa edo Petri I.a Brasilgoa[1] (Queluz, Lisboa, Portugal, 1798ko urriaren 12a - Lisboa, 1834ko irailaren 24a), izengoitiz Askatzailea deitua, Brasilgo lehen enperadorea (1822-1831) izan zen. 1826ko martxoaren 10etik maiatzaren 2ra Portugalgo erregea (Petri IV.a) ere izan zen.

Petri IV.a Portugalgoa

Portugalgo monarka

1826ko martxoaren 10a - 1826ko maiatzaren 12a
Emperor of Brazil (en) Itzuli

1822ko irailaren 7a - 1831ko apirilaren 7a
Grand Master of the Order of the Immaculate Conception of Vila Viçosa (en) Itzuli


Grand Master of the Order of the Tower and Sword (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaPalace of Queluz (en) Itzuli eta Queluz (en) Itzuli1798ko urriaren 12a
Herrialdea Portugalgo Erresuma
 Brasilgo Inperioa
HeriotzaPalace of Queluz (en) Itzuli eta Queluz (en) Itzuli1834ko irailaren 24a (35 urte)
Hobiratze lekuaMonument to the Independence of Brazil (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
AitaJoanes VI.a Portugalgoa
AmaKarlota Joakina Borboikoa
Ezkontidea(k)Maria Leopoldina Austriakoa  (1817ko maiatzaren 13a, 1817ko azaroaren 5a -  1826ko abenduaren 11)
Empress Amélie of Brazil (en) Itzuli  (1829ko urriaren 17a -  1834ko irailaren 24a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaBraganza etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, musikagilea, poeta eta monarka
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAcademia Brasileira de Música (en) Itzuli
Izengoitia(k)O Rei-Soldado eta O Libertador
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: 9b5e4019-c524-4353-be77-bac6f0969a77 IMSLP: Category:Pedro_I,_Dom Find a Grave: 243898478 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Joan VI.a Portugalgoaren semea zen. 1807an Brasila ihes egin zuen Napoleonen erasoek behartuta, eta 1821ean Brasilgo erregeorde izendatu zuen aitak. 1822ko irailaren 7an, independentzia aldarrikatu zuen Ipirangan (São Paulon), eta enperadore bihurtu zen. Bere joera autokratak eta Argentinaren aurkako gerrak (1826-1827) matxinada bat eragin zuten hiriburuan (1831ean). Haren ondorioz, Petri II.a semeari utzi behar izan zion kargua eta Frantziara erbesteratu. Aita hil zenean (1826), Portugalgo errege bihurtu zen, baina Maria II.a alabari utzi zion karguan.

Ezkontzak eta seme-alabak aldatu

1817an, Maria Leopoldina Austriakoarekin (1797-1826) ezkondu zen. Zazpi seme-alaba izan zituzten.

Izena Erretratua Bizitzako datak Oharrak
Maria
 
1819ko apirilaren 4a –

1853ko azaroaren 15a

Portugalgo erregina (1826–1853). Augusto de Beauharnaisekin ezkondu zen, baina hilabete batzuk geroago alargundu zen. Bere bigarren senarra Fernando Saxonia-Coburg eta Gothakoa izan zen, Fernando II.a errege bihurtu zena, eta harekin hamaika seme-alaba izan zituen[2].
Mikel 1820ko apirilaren 26a Jaiotzean hil zen[3].
Joan Karlos 1821eko martxoaren 6a – 1822ko otsailaren 4a Beirako printzea[4].
Januaria
 
1822ko martxoaren 11 – 1901eko martxoaren 13a Portugalgo infanta gisa onartu zuten ofizialki 1822ko ekainaren 4an[5], baina Brasilek independentzia lortu ostean Portugalgo oinordetza lerrotik kanpo geratu zen[6].

Luis Karlos Akilako kondearekin ezkondu zen.

Paula
 
1823ko otsailaren 17a – 1833ko urtarrilaren 16a Bederatzi urte zituela hil zen, meningitisak jota[7]. Brasilek independentzia lortu ondoren jaio zenez, ez zen inoiz Portugalgo oinordetza lerroaren parte izan[5].
Frantziska
 
1824ko abuztuaren 2a – 1898ko martxoaren 27a Brasilek independentzia lortu ondoren jaio zenez, ez zen inoiz Portugalgo oinordetza lerroaren parte izan[8].

Frantzisko Orleanskoarekin ezkondu zen.

Petri
 
1825eko abenduaren 2a – 1891ko abenduaren 5a Brasilgo enpreadorea (1831-1889).

Brasilek independentzia lortu ondoren jaio zenez, ez zen inoiz Portugalgo oinordetza lerroaren parte izan.

Teresa Kristina Borboi Bi Sizilietakoarekin ezkondu zen eta harekin lau seme-alaba izan zituen[9].

Lehen emaztea hil ondoren, Amelia Leuchtenbergekoarekin (1812-1873) ezkondu zen, eta harekin alaba bat izan zuen.

Izena Erretratua Bizitzako datak Oharrak
Maria Amelia
 
1831ko abenduaren 1a – 1853ko otsailaren 4a Bere bizitza osoa Europan eman zuen eta ez zuen inoiz Brasil bisitatu.

Bere aitak abdikatu eta urte batzuetara jaio zelako, ez zen inoiz Portugalgo oinordetza lerroaren parte izan[10].

Hainbat seme-alaba natural ere izan zituen Petri IV.ak.

Ama Izena Erretratua Bizitzako datuak Oharrak
Maria Benedita de Castro Rodrigo Delfim Pereira
 
1823ko azaroaren 4a – 1891ko urtarrilaren 31 Enperadoreak bere semetzat aitortu zuen testamentuan eta ondarearen zati bat eman zion.

Pereira diplomazialari bihurtu zen eta bere bizitzaren zati handia Europan eman zuen.

Domitila de Castro Isabel Maria, Goiasko dukesa
 
1824ko maiatzaren 23a – 1898ko azaroaren 3a Petrik ofizialki aitortu zuen alaba natural bakarra zen. 1826ko maiatzaren 24an Goiako dukesa bihurtu zen. Hala ere, ez zen inoiz Brasilgo oinordetza lerroaren parte izan.

1843ko apirilaren 17an titulua galdu zuen, Ernesto Fischler noble alemaniarrarekin ezkondu zenean.

Pedro de Alcântara 1825eko abenduaren 7a – 1826ko martxoaren 13a Enperadoreak, ustez, semeari São Pauloko dukearen titulua emateko pentsatu zuen, baina Pedro umetan hil zenez, hori ez zen inoiz gertatu.
Maria Isabel de Alcântara 1827ko abuztuaren 13a – 1827ko urriaren 25a Enperadoreak, ustez, alabari Cearáko dukesaren titulua emateko pentsatu zuen, baina Maria Isabel umetan hil zenez, hori ez zen inoiz gertatu.
Maria Isabel, Iguaçuko kondesa
 
1830eko otsailaren 28a – 1896ko irailaren 5a 1848an Pedro Caldeira Brantekin ezkondu zen eta Iguaçuko kondesaren titulua jaso zuen.

Enperadoreak bere alabatzat aitortu zuen testamentuan, baina ez zion jaraunspenik utzi.

Henriette Josephine Clemence Saisset Pedro de Alcântara de Saisset
 
1829ko abuztuaren 28a – 1902ko martxoaren 16a Enperadoreak bere semetzat aitortu zuen testamentuan eta ondarearen zati bat eman zion.

Maria Palomaresekin ezkondu zen eta harekin lau seme-alaba izan zituen. Ameriketako Estatu Batuetako hainbat negoziotan lan egin zuen eta Frantziako agente kontsular gisa aritu zen hiru hamarkada baino gehiagoz.

Genealogia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
  2. (Ingelesez) Barman, Roderick J. (1999). Citizen Emperor: Pedro II and the Making of Brazil, 1825–1891. Stanford: Stanford University Press, 438 or. ISBN 978-0-8047-3510-0..
  3. (Portugesez) Centamori, Vanessa. «O infeliz e precoce fim dos filhos de D. Pedro I e Imperatriz Leopoldina» Aventuras na História 2021-08-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  4. (Portugesez) Centamori, Vanessa. «A tragédia precoce de João Carlos, o terceiro filho de D. Pedro I e da Imperatriz Leopoldina» Aventuras na História 2020-06-01 (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  5. a b (Portugesez) Morato, Francisco de Aragão. (1835). Memória sobre a soccessão da coroa de Portugal, no caso de não haver descendentes de Sua Magestade Fidelíssima a rainha D. Maria II. Lisboa: Typographia de Firmin Didot, 17-18 or..
  6. (Portugesez) Morato, Francisco de Aragão. (1835). Memória sobre a soccessão da coroa de Portugal, no caso de não haver descendentes de Sua Magestade Fidelíssima a rainha D. Maria II. Lisboa: Typographia de Firmin Didot, 33-34 or..
  7. (Ingelesez) Barman, Roderick J. (1999). Citizen Emperor: Pedro II and the Making of Brazil, 1825–1891. Stanford: Stanford University Press, 42 or. ISBN 978-0-8047-3510-0..
  8. (Portugesez) Morato, Francisco de Aragão. (1835). Memória sobre a soccessão da coroa de Portugal, no caso de não haver descendentes de Sua Magestade Fidelíssima a rainha D. Maria II. Lisboa: Typographia de Firmin Didot, 18-19, 34 or..
  9. (Portugesez) Calmon, Pedro. (1975). História de D. Pedro II. Rio de Janeiro: José Olímpio, 81 or..
  10. (Portugesez) Morato, Francisco de Aragão. (1835). Memória sobre a soccessão da coroa de Portugal, no caso de não haver descendentes de Sua Magestade Fidelíssima a rainha D. Maria II. Lisboa: Typographia de Firmin Didot, 31-32, 35-36 or..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petri IV.a Portugalgoa