Nadie conoce a nadie (euskaraz Inork ez du inor ezagutzen) 1999ko Mateo Gil espainiar zinema zuzendariak zuzendutako thriller psikologiko film bat da. 1996an Juan Bonilla idazleak idatzitako izenburu berdineko eleberriaren egokitzapena da. Eduardo Noriega, Jordi Mollà, Natalia Verbeke eta Paz Vega aktoreek antzeztu zuten.

Nadie conoce a nadie
Jatorria
Argitaratze-data1999
IzenburuaNadie conoce a nadie
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoathrillerra
Iraupena103 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mateo Gil
Gidoigilea(k)Mateo Gil
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaSogecine (en) Itzuli
Maestranza Films (en) Itzuli
[[Kategoria:Sogecine (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Maestranza Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaNacho Ruiz Capillas (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAlejandro Amenábar
Argazki-zuzendariaJavier G. Salmones (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSevilla
Argumentu nagusiaterrorismoa, ikerketa, Konspirazioa eta engainua

IMDB: tt0209174 Filmaffinity: 491586 Allocine: 26967 Allmovie: v184647 TCM: 531125 Netlix: 60026823Edit the value on Wikidata

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Aste Santua, Sevilla. Aste Santuko ospakizunetan zehar, Simón (Eduardo Noriega) idazle bilakatu nahi duen gazteak zeozer idazten saiatu eta fakturak ordaintzeko dirua ateratzeko asmoz kruzigramak sortzen ditu. Bere erantzungailu automatikoan lagatako grabazio kriptiko batek mehatxupean Erramu Igandean argitaratuko duen kruzigraman "Arerio" hitza sar dezala eskatuko dio. Hortik aurrera misterioa, arriskua eta nahasmena nagusi diren istorio batean barneratuko da. Laister, txantaiari baiezkoa eman ondoren, Sevillako kale estuetan girotutako bideo-joko bateko benetazko bertsio baten partehartzera derrigortua izango da. Hainbat hondamendi jazo ondoren, Sapo (Jordi Mollà) bizilagunaz susmatzen hasiko da. Bestalde, Ariadna (Paz Vega) neskalagunaz urruntzen hasi eta María (Natalia Verbeke) egunkariko lankideari laguntza eskatuko dio.

Aktoreak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu