Paula Bonet
Paula Bonet (Vila-real, Castelló, 1980) pintorea, ilustratzailea eta grabatzailea da, eta hainbat lan idatzi ditu. Hainbat erakusketa egin ditu Bartzelonan, Madrilen, Porton, Parisen, Londresen, Belgikan, Urbinon, Berlinen, Santiagon (Txile), Valentzian, Miamin eta Mexikon.
Paula Bonet | |
---|---|
(2016) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paula Bonet Herrero |
Jaiotza | Vila-real, 1980ko abenduaren 10a (44 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Valentziako Unibertsitate Politeknikoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea eta margolaria |
paulabonet.com | |
Biografia
aldatuArte Ederretan lizentziatu zen (1998 - 2003), Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. 2002an Promoe beka eskuratu zuen, eta Santiagoko (Txile) Unibertsitate Katolikoan jarraitu zituen ikasketak. 2006an, New Yorkera joan zen sormen artisitikoko beka batekin, eta NYUn ikasi zuen. Batez ere olio-pinturarekin eta grabatuekin (kalkografikoa, xilografikoa, litografikoa) lotutako ikasketak egin zituen, eta bere ibilbide artistikoaren hasieran, olioan eta grabatuan jarri zuen arreta. 2009tik aurrera, ilustrazioan jardun zen nagusiki, eta olio-pinturaren eta grabatuaren teknikak perfekzionatu zituen.
Hainbat egunkari eta aldizkaritan kolaboratu du; esate baterako, Diari Aran, El Paísen, Eldiario.esen, Kireein, Calle 20n, Lingen, ESCACen, RACCen eta Caràcters aldizkarian. Halaber, Elisenda Roca zuzendariaren T'estimo, ets perfecte, ja et canviaré obra musikalaren eszenografian kolaboratu zuen.
2000ko hamarkadan, literatura-irakaslea izan zen bigarren hezkuntzako eskola batean, eta lantegi bat sortu zuen Valentziako Carmen auzoan, pintura-eskolak emateko. Horrez gainera, Diego Ruiz de la Torre Gómez de Barredaren estudioan aritu zen lanean. Hasieran, olio-pinturako eta grabatuko teknikak erabiltzen zituen, eta 2009az geroztik, ilustrazioan aritu izan da. Ilustrazioaren esparruan kasualitatez bezala sartu zen, pinturek ahalbidetzen ziotena baino azkarrago komunikatzeko beharra zuen une batean.
2013an ezagun egin zen, Valentziako film laburren jaialdi baterako afixa egin zuenean. 3.000 ale argitaratu ziren, eta jendeak kaleetatik kendu zituen, etxera eramateko. Urte hartan bertan argitaratu zuen lehen lana autore gisa, Qué hacer cuando en la pantalla aparece The End. Ilustrazioa eta narratiba idatzia uztartzen ditu, eta, salmentei dagokienez, arrakastatsua izan zen. Gutxien espero denean amaitzen diren gauzei edo egoerei buruz hitz egiten da liburu horretan, nola hausten diren horrela une horretako eta etorkizuneko proiektuak. Egoera horrek eragindako dolua eta mina, leuntasun adina errealismoz ilustratuta. Etapa horretan arkatzez egiten ditu irudiak, eta pintura akrilikoz eta akuarelaz osatzen. Lerro landua duten marrazkiak dira lan horretakoak.
Hain zuzen, 813 François Truffaut zinemagilearen bizitzari eta lanari eskainitako lana argitaratu zuenean, aldendu egin zen aurreko lana ezaugarritzen zuten zenbait bereizgarritatik.
2016. urtean, La sed eman zuen argitara. Obra horrek aldaketa grafiko handia ekarri zuen bere obran, grafito likidoa erabili zuelako. Aldaketa horrek eragin zion sorburura itzultzea.Kolore-paleta iluna erabili zuen, eta olio-pintura eta akuafortea erabiltzen hasi zen berriz ere. Grafito akuarelagarria erabiltzeak aukera ematen dio algrafiaren antzeko emaitza lortzeko. Lan horrekin, Bonetek publikoki adierazi zuen feminista dela, eta orduz geroztik hainbatetan aldarrikatu du hori.
2017ko apirilean, “Quema la memoria” argitaratu zuen. Abestitegi ilustratu bat da, eta The New Raemon kantautorearen eta Boneten unibertsoek bat egiten dute bertan. Abeslariak bere musika-ibilbidearen 10. urteurrenaren karietara sortu zuen lan hau. Urte bereko ekainean, “Escribe con Rosa Montero” laneko ilustrazioak egin zituen. Alfaguarak argitaratutako kaiera horretan, Monterok fikzioa idazten ikasteko gakoak ematen ditu.
2018ko apirilean Madrileko liburu azokaren afixarentzako ilustrazioa egin zuen. Orobat Aitor Saraiba artistarekin lau eskutara egindako Por el olvido izeneko lana aurkeztu zuen, Roberto Bolaño txiletar idazle eta poetari egindako omenaldi bat. Urte berean, irailean, Roedores. Cuerpo de embarazada sin embrión aurkeztu zuen; ondoz ondoko bi abortu jasateari buruzkoak kontatzen ditu bertan. Bi lanez osatuta dago; batetik, eguneroko itxura duen koadernoa dago, eta bestetik, animaliategia, Boneten sabelean hazten ari zen alabari eskainitakoa. Lan honekin, Bonetek isiltasunari ahotsa eman nahi dio eta tabuak hautsi nahi ditu; ohikoa bezain traumatikoa den errealitate bat, bat-bateko abortua, normalizatu.[1]
Era berean, 2018ko martxoaren 8ko greba feministan parte hartu zuen, Liburu-andreok[2] liburuaren alorrean lan egiten duten emakumezkoen kolektiboarentzako afixa eginez.
Gaur egun, Joan Didion idazlearen The Year of Magical Thinking (2005) liburuarentzako margolanak egiten dihardu.
Estiloa
aldatuPaula Bonetek pinturaren alorreko prestakuntza jaso zuen, eta lehen lanetarako olioa eta grabatua erabili zituen. Ilustratzaile gisa, estilo bereizgarria zuen: lerroek garrantzi handia zuten haren lanetan. Kolore biziekin jolasten du, oro har, hondo zuriaren gainean, eta, besteak beste, kobrearekin, zurarekin eta beste euskarri batzuekin esperimentatzen du. Lehortzeko behar zuen denbora dela-eta, olio-pinturatik boligrafoz eta Txinako tintaz hasi zen irudiak egiten, eta hori akuarelekin edo akrilikoarekin osatzen zuen, emaitza azkarragoak lortzeko. Haren lanetan, irudiak testu-txatalekin uztartzen dira, eta pisu poetiko handiko obrak sortzen ditu.
Boneten obran, eragin handia izan dute Vermeerrek eta Richterrek, bai eta zinemako eta literaturako beste hainbatek ere, esate baterako, hauek: Miranda July, Wes Anderson, Siri Hustvedt eta François Truffaut.
Argitaratutako lanak
aldatuBakarkako lanak
aldatu- Qué hacer cuando en la pantalla aparece The End [euskaraz, Zer egin pantailan The End agertzen denean] (Lunwerg, 2014)
- 813 (La Galera, 2015)
- La sed [euskaraz, Egarria] (Lunwerg, 2016)
- Roedores. Cuerpo de embarazada sin embrión [euskaraz, Karraskariak. Haurdunaren gorputza enbrioirik gabe] (Literatura Random House, 2018)
- La anguila [euskaraz, Aingira] (Anagrama, 2021)
- Los diarios de La Anguila (Anagrama, 2022)
Beste batzuekin egindako lanak
aldatu- Por el olvido (Lunwerg, 2018). Aitor Saraibarekin batera.
Argitalpenetako obra grafikoak
aldatuBonetek beste hainbat idazleren lanetarako ilustrazioak egin ditu.[3]
- Léeme (2012). Amaia Cresporen testuarentzako ilustrazioak.
- No te acabes nunca (María Leach). Azala eta barruko grabatuak.
- De la fortuna de la amistad (Wilhelm Schmid). Azala eta barruko ilustrazioak.
- Tirant lo Blanch (2016). Joanot Martorellen lanaren azala eta barruko ilustrazioak.
- Animales (2016). Emma Jane Unseworth-en lanaren azala.
- Pieces of Sky (2015). Trinity Doyle-ren liburuaren azala.
- Escribe con Rosa Montero (Alfaguara, 2017). Rosa Monteroren liburuaren azala eta barruko ilustrazioak.
Eleberriak
aldatu- La anguila (Anagrama)[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Roedores. Cuerpo de embarazada sin embrión – Paula Bonet. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
- ↑ lasmujeresdellibroparamos. (2018-03-03). «LIBURU-ANDREOK GREBAREKIN» Las mujeres del libro (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
- ↑ Books – Paula Bonet. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
- ↑ Eslava, Ane. ««Desirarekin lotutakoa gizonen begiradaren bitartez heldu zaigu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).