Ireki menu nagusia

Rosa Montero Gayo (Madril, 1951ko urtarrilaren 3a) espainiar idazlea da.

Rosa Montero
Manifestación contra el Toro de la Vega. Rompe una Lanza 2014 (65).jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1951ko urtarrilaren  3a (68 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, idazlea eta haur literaturaren idazlea
Enplegatzailea(k) El País
Lan nabarmenak Q62427313 Itzuli
Genero artistikoa eleberria
www.rosamontero.es/
Firma rosa montero (escritora).png
Rosa Monteroren erretratua

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Banderillero eta etxekoandre baten alaba, Montero, Madrilgo Cuatro Caminos auzoan jaio zen. Jasandako tuberkulosiaren ondorioz, bost eta bederatzi urte artean zituelarik, etxean egon behar izan zuen, eta denbora luzez irakurtzen eta idazten hasi zen[1]. Ondoren, Madrilgo Beatriz Galindo Institutuan ikasi zuen eta 17 urte zituela, Madrilgo Filosofia eta Letren Fakultateko ikasketak hasi zituen. Hurrengo urtean, Kazetaritza Eskolan sartu zen eta unibertsitate urte haietan zehar antzerki talde independienteetan hartu zuen parte[2][3].

Lanbidea eta idazle ibilbideaAldatu

Lanbidez kazetaria da[4], eta lanbide horretan lan egin du hainbat komunikabidetan, Antena 3 irratian eta El País egunkarian besteak beste. 1976tik aurrera El Paísentzat egin du lan, eta 1978an Manuel del Arco saria jaso zuen lehenengo emakumea izan zen, bere kazetaritza lanagatik. 1980an egunkari honetako gehigarri kulturalaren erredakzio buru izendatu zuten[5]. Besteak beste, 1980an Kazetaritza Sari Nazionala irabazi zuen[6].

Crónica del desamor, bere lehen eleberria 1979an argitaratu zuen eta honen ondotik beste hainbat idatzi ditu, hala nola, La función Delta (1981), Te trataré como a una reina (1984), Amado amo (1988), La hija del caníbal (1997) eta beste.

Beste genero batzuk ere landu ditu, hala nola saiakera, biografia eta kazetaritza-artikuluak. Lan horien artean aipatzekoak dira: Cinco años de país (1982), La vida desnuda (1994), Entrevistas (1996) eta Historia de mujeres (1997).

Horrez gainera, hainbat kontakizun labur idatzi ditu, Relatos urbanos liburuan bilduak. Haur-eta gazte literaturan ere jardun du, El nido de los sueños (1991), Las barbaridades de Bárbara (1997) eta El viaje fantástico de Bárbara (1997) idatziz.

1997an Eleberriaren Udaberri saria irabazi zuen La hija del Caníbal lanagatik, gaztarotik heldutasunerako aldaketa nola gertatzen den aztertzen duena. 1998koa da Amantes y enemigos kontakizunez osatutako lana, gizonen eta emakumeen arteko harremanen zailtasunak aztertzen dituena. Sari ugari lortu ditu: La loca de la casa liburuarekin Qué Leer saria (2003) eta Grinzane Cavour saria Italian (2004); Historia del Rey Transparente eleberriarekin Qué Leer (2005) eta Mandarache saria (2007). 2010. urtean, Puerto Ricoko unibertsitatean Honoris Causa doktore izendatu zuten[3].

2017an Espainiako Letren Sari Nazionala irabazi zuen bere lan osoarengatik[7].

Monteroren obra hogei hizkuntzatara itzulita dago.

SariakAldatu

Jaso dituen sari aipagarrienetako batzuk:

    • Kazetaritzaren Sari Nazionala 1981
    • Udaberri Saria 1997  La hija del caníbal lanagatik
    • Qué Leer Saria 2005 espainiar nobela onenari Historia del Rey Transparente lanagatik
    • Mandarache Saria 2007  Historia del Rey Transparente lanagatik
    • Espainiako Letren sari Nazionala 2017

ObraAldatu

EleberriaAldatu

  • Crónica del desamor (Debate, 1979)
  • La función Delta (Debate, 1981)
  • Te trataré como a una reina (Seix Barral, 1983)
  • Amado amo (Debate, 1988)
  • Temblor (Seix Barral, 1990)
  • Bella y oscura (Seix Barral, 1993)
  • La hija del caníbal (Espasa, 1997)
  • El corazón del tártaro (Espasa, 2001)
  • La loca de la casa (Alfaguara, 2003)
  • Historia del Rey Transparente (Alfaguara, 2005)
  • Instrucciones para salvar el mundo (Alfaguara, 2008)
  • Lágrimas en la lluvia (Seix Barral, 2011)
  • La ridícula idea de no volver a verte (Seix Barral, 2013)
  • El peso del corazón (Seix Barral, 2015)
  • La carne (Alfaguara, 2016)

Gazte-literaturaAldatu

  • El nido de los sueños (Siruela, 1991, 2004)

Haur-literaturaAldatu

KontakizunakAldatu

SaiakeraAldatu

  • España para ti para siempre (AQ Ediciones, 1976)
  • Cinco años de país (Debate, 1982)
  • La vida desnuda (Aguilar, 1994)
  • Historias de mujeres (Alfaguara, 1995)
  • Entrevistas (Aguilar, 1996)
  • Pasiones (Aguilar, 1999)
  • Estampas bostonianas y otros viajes (Península, 2002)
  • Lo mejor de Rosa Montero (Espejo de tinta, 2005)
  • El amor de mi vida (Alfaguara, 2011)

Iritzi-artikuluakAldatu

  • Iritzi-zutabeak ElPais.com web orrian

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)  Rosa Montero, . Noiz kontsultatua: 2017/11/29 .
  2. (Gaztelaniaz)  El grupo de teatro El Tábano ¿Qué fue de tu vida? Rosa Montero. TV pública Argentina (2011), . Noiz kontsultatua: 2017/11/29 .
  3. a b   Bidebarrieta Kulturguneak Rosa Monteroren "El peso del corazón" azken lanaren aurkezpena jasoko du ostegunean, . Noiz kontsultatua: 2017/11/29 .
  4.   «Idazleoi ikuspegi zabalagoa izaten uzten digute», . Noiz kontsultatua: 2017/11/29 .
  5. (Gaztelaniaz)  Rosa Montero. Maneras de vivir, . Noiz kontsultatua: 2017/11/29 .
  6. (Gaztelaniaz)  Artículos en El País, . Noiz kontsultatua: 2017/11/29 .
  7. (Gaztelaniaz)  «Rosa Montero gana el Premio Nacional de las Letras», El Confidencial, . Noiz kontsultatua: 2017/11/29 .