Passarowitzeko ituna

Passarowitzeko Ituna» orritik birbideratua)

Passarowitz-eko Ituna 1718ko uztailaren 21ean sinatu zen eta 1716-1718 bitarteko Gerra Austro-turkiarraren amaiera ekarri zuen.

Passarowitzeko ituna
Irudia
Motabake itun
Data1718ko uztailaren 21a
KokalekuPožarevac (en) Itzuli
Parte-hartzaileak

Britainia Handiko Erresumaren eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren bitartekaritza medio, Austriako enperadorea, Veneziako Errepublikaren eta Otomandar Inperioaren ordezkariak Passarowitzen (Poéarevac hungarieraz), Belgradeko hego-ekialdean, juntatu ziren 1718ko maiatzean gerrari amaiera emango zion ituna negoziatzera[1][2].

Itunaren sinaketaren antzezpena Tulbako etnoparkean, Passarowitetik getu

Xehetasunak aldatu

Passarowitzeko Itunaren bidez, Veneziak Dalmaziaren, Joniar uharteen, Préveza eta Arta hirien eta Imotski eta Vrgorac (Split konderria) gotorlekuen jabetza berretsi zuen; baina Morea, Kretako bere atzen jabetzak (Suda eta Spinalonga) eta Tinos eta Egina irlak galdu zituen.

Enperadoreak konkistatutako lurrak atxiki zituen: Temeswarko Banata, Valakiako Printzerriaren mendebaldea (Oltenia) eta Belgraden inguruko lurralde zabala eta Serbiako iparraldea. Bosnian eta Kroazian Sava ibaia eta Una ibaia usatu ziren inperioaren mugak ezartzeko.

Ondorioak aldatu

Ondorioz, Balkanetan eta Danubioaren ingurko eskualdetaan Austriaren nagusitasuna berretsi zen, eta bi mendetako turkiar hegemoniaren bukaera markatu zuen.

Halaber, itunak eskualdeko potentzien artean oreka iraunkor bat finkatzea ekarri zuen, XIX. mendera arte hautsi ez zena. Dena den, mugak aldaketa txiki bat izan zuten 1939ko Belgradeko itunaren bidez, Bosniako iparraldea, Belgradeko eremua eta Oltenia turkiarrei itzuli baitzitzaien.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Hochedlinger, Michael. (2003). Austria's wars of emergence 1683-1797. Pearson Education,, 195 or..
  2. Setton, Kenneth Meyer. (1991). Venice, Austria, and the Turks in the seventeenth century. the American philosophical society ISBN 978-0-87169-192-7. (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).

Kanpo estekak aldatu