Temeswarko banata edo Temesko banata (alemanez: Temeschwarer Banat, Temescher Banat, errumanieraz: Banatul Timişoarei, Banatul timişan, serbieraz Темишварски Банат, Тамишки Банат, en serbokroazieraz: Temišvarski banat, Tamiški Banat, hungarieraz: Temesvári Bánság, Temesi Bánság, latinez: Banatus Temesvariensis, Banatus Temesiensis) 1718a eta 1778a bitaratean Austria-Hungariako inperioaren probintzia bat izan zen. 1779an probintzia izateari laga zion eta Hungariako erresumaren parte bihurtu zen. Temeswar (Timisoara) hiriak, hiriburua izan baitzen, eta Temes eskualdeak damaiote izena.

Temeswarko banata
Administrazioa
HiriburuaTimișoara
Deuseztapen data1778ko ekainaren 6a
Geografia
Demografia

Historia[1] aldatu

1716-1718 gerra austro-turkiarrean Eugenio Saboiako printzeak banataren lurraldea konkistatu zion Otomandar inperioari. Passarowitz-eko itunak Habsburgotarren esku jarri zuen lurraldea eta bertan eskualde administratibo militar bat ezarri zuen Temeswar hiriburu zuena. Eskualdea militarren kontrolpean egon zen Maria Teresa enperatrizak lurraldearen ipar partean administrazio zibila ezarri arte 1751an.

1718 eta 1739a bitartean banata izen bereko lurraldea gain egungo ekialdeko Serbiaren parte bat hartzen zuen Danubio ibaiaren hegoaldeko erriberan. Belgradeko itunak (1739), Danubioz hegoaldeko lurrak Otomandar inperioaren esku jarri zituen berriz ere.

Temeswareko banata1778ko ekainaren 6an ezabatu zen eta 1779ko apirilaren 23an Hungariako erresumaren parte bilakatu zen. Hiru konderritan banatu zen: Torontál (Zrenjanin), Temes eta Krassó-Szörény (Lugoj).

 

Populazioa[2] aldatu

Eskualdeak jasandako gerren ondorioz asko despopulatu zen. Hortaz, Austria-Hungariako inperioak kolonoen bidezko birpopulazioa bultzatu zuen: Austriatik eta hegoaldeko Alemaniatik etorritako aleman-hiztunak, serbiarrak eta Valakia eta Transilvaniatik etorritako errumaniarrak nagusiki. Hungariarrak joatea ez zen bultzatu, eta 1740 arte eragotzi egin zen.

1774ko erroldak datu etniko hauek jaso zituen:

Erreferentziak aldatu

  1. (Alemanez) Schwicker, Johann Heinrich. (2010). Geschichte des Temeser Banats. LaVergne TN USA.
  2. (Ingelesez) Kocsis, Károly & Kocsisné Hodosi,, Eszter. (1998). Ethnic Geography of the Hungarian Minority on the Carpathian Basin.. Simon Publications LLC.

Kanpo estekak aldatu