Magdeburgeko katedrala

Magdeburgeko katedrala (alemanez: Magdeburger Dom), ofizialki Santa Katalina eta San Maurizioren katedrala (Dom zu Magdeburg St. Mauritius und Katharina), Alemaniako katedral gotiko zaharrena da. Magdeburg hirian dago eta Alemania erdialdeko katedral luterano garrantzitsuena da.

Magdeburgeko katedrala
Magdeburger Dom
Romanesque Road
, eta
Magdeburgeko katedrala gauez
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia-Anhalt
Alemaniako hiri-udalerri Magdeburg
Koordenatuak52°07′29″N 11°38′04″E / 52.124722222222°N 11.634444444444°E / 52.124722222222; 11.634444444444
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea
Izenaren jatorriaKatalina Alexandriakoa
ErlijioaLuteranismoa
ElizbarrutiaEvangelical Church in Central Germany (en) Itzuli
IzenaKatalina Alexandriakoa
Arkitektura
Materiala(k)Harlandua
Estiloaarkitektura gotikoa
Dimentsioak104 (altuera) m
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Aurrez 937 urteko San Maurizio abade-etxe beneditarra zegoen tokian eraiki zen katedrala. Magdeburgen bizi zen Oto I.a enperadoreak finantziatua izan zen. Bertan koroatu zuten Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore eta bertan hilobiratua izan zen 977an. Katedralaren aurrean enperadoreen jauregia (Kaiserpfalz) eraiki zen.

Magdeburg hiriak su hartu zuen 1207an eta katedral berria eraikitzen hasi ziren 1209an. Enperadoreen jauregiaren hondakinetako harriak ere erabili zituzten eraikin handiagoa egin ahal izateko. Hiru mende behar izan zituzten katedral berria egiteko, 1520an sagaratu baitzen.

Martin Lutherren idatziei jarraiki, 1524ean Magdeburgeko elizek luteranismoa hartu zuten eta Magdeburg protestantismoaren gotorleku bihurtu zen. Katedralak ordea katoliko izaten jarraitu zuen 1567an apezpikua aldatu zuten arte. Hogeita Hamar Urteko Gerran Tillyko kondeak harpilatu zuen hiria eta katedrala ere bai. Napoleondar Gerretan frantziarrek hiria okupatu zuten 1806 eta 1814 artean eta katedrala biltegi eta zaldi zein ardien korta gisa erabili zuten. Prusiak eskuratzean Frederiko Gillen III.a Prusiakoak kalteen konponketa finantziatu zuen eta 1834ean berriz ere katedral gisa erabiltzen hasi ziren.

Bigarren Mundu Gerran bonbaketetan suntsitua izan zen eta berriz berreraiki beharra izan zen. 1955ean ireki zen.

Ezaugarriak aldatu

Magdeburgeko katedralak 120 metrotako luzera du eta teilatuak 32 metrotako altuera. Dorreak aldiz handiak dira, 100 metrotako garaiera baitute. Honek Alemaniako katedral altuenetakoa bihurtzen du.

Bereziki aipatzekoak dira koroko aulkiak eta katedralaren marmolezko eta porfirozko zutabeak.

Kanpo estekak aldatu