Javier Otano
Javier Otano Cid (Tutera, Nafarroa, 1946ko azaroaren 6a) euskal herritar politikaria da, 1995 eta 1996 bitartean Nafarroako Gobernuko lehendakaria[1] izandakoa.
Javier Otano | |||||
---|---|---|---|---|---|
1995eko uztailaren 3a - 1996ko ekainaren 19a ← Juan Cruz Alli - Miguel Sanz →
1995eko ekainaren 24a - 1996ko ekainaren 19a - Carlos Cristobal García → Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IV. legealdia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tutera, 1946ko azaroaren 6a (78 urte) | ||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta katedraduna | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Nafarroako Alderdi Sozialista Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Nafarroako Alderdi Sozialistaren zerrendetan Nafarroako Parlamenturako 1983an, 1987an eta 1991n hautatu zuten. Azken aldi horretan legebiltzarreko lehendakari izendatu zuten. Hurrengo hauteskundeetan, 1995ekoetan, PSNren zerrendaburu aurkeztu zen parlamentuan, 11 eserleku (50etatik) lortuz. Bere alderdi, CDN eta EAren bozkei esker, Nafarroako lehendakari bihurtu zen. Hala ere, 1996ko Otano Auzia zela eta, boterea eta politika utzi zituen. Harrezkeroztik, Tuterako instituto batean Filosofia eta Historia eskolak emateari ekin zion berriro.
Nafarroa Garaiko presidente
aldatu1995eko maiatzeko hauteskundeetan, UPN atera zen garaile Nafarroa Garaian. Hargatik, beste alderdiek gogor egin zioten. CDNk, EAk eta PSNk gobernua eratu zuten Nafarroako Foru Erkidegoan, Javier Otano buru zuela.
Puri-purian zen EAEren eta Nafarroa Garaiaren arteko organo komun iraunkorra osatzeko erabakia, 80ko hamarkadan Nafarroako Foru Erkidegoa eratzeko orduan euskal abertzaleak ez ziren alderdiek babestua. Hargatik, oraingoan UPNk guztiz arbuiatu zuen organo horren sorrera, alderdi horretako Miguel Sanzek Madrilera bidaiatuz eta Jose Maria Aznarrekin elkarrizketatuz aukera horri bidea mozteko.[2]
Otano kasua
aldatu1995. urteko ekainean Marisol Alejandre epaileak, Otanoren eta bere emaztearen izenean zegoen kontu korronte bat aurkitu zuen Suitzako banku batean. Horrek eraginda, Otanok zeuzkan kargu guztietatik dimititu zuen, Nafarroako lehendakari, Nafarroako Parlamentuko kide, eta Nafarroako Alderdi Sozialistako (PSN) idazkari nagusia. Suitzako kontu korronte hau "Roldan kasuko" Nafarroako sarean kokatu zuen Marisol Alejandre epaileak.
Kasu horrek eraginda Nafarroako Alderdi Sozialistako buru izandako Gabriel Urralburu eta Nafarroako herrilan sailburu ohia Antonio Aragon gartzeleratuak izan ziren. Otanok kontu hori berea zela aitortu zuen. Diru hori erabili ez zuela esan zuen eta kontu-korronteak zenbat diru zegoen ez zekiela. Horrez gain, Gabriel Urralburuk eskatuta zabaldu zutela kontua esan zuen. Hau da, kontu-korronte haren jabe moduan agertzea. Otanoren esanetan Urralburuk alderdiaren etorkizuneko beharrizanak betetzeko zen diru hori.
Epaiketa sortarazi zuten ekintzak 1989 eta 1990 urteen artean gertatu ziren. Orduan Bosch Siemens multinazionalak, 1,2 milioi euro ordaindu zituen bere Safel lantegia saltzeagatik. Suitzako erakundeek igorritako dokumentuek frogatu zuten Bosh Siemens enpresak 4.998.053 marko alemaniarretako diru-sarrera izan zuela Discount Bankeko 52.437 kontu-korrontean.
Bestalde, kontu-korronte horren jabea, ezezaguna zen. Aipatu kontu-korronte hartatik Antonio Aragon eta Jesus Malonen (PSNeko buru ohia) izenean zegoen kontu batera pasa zuten dirua. Horrez gain, diru kopuru horren zati bat, Antonio Aragon, Javier Otano, eta honen emazte Teresa Arcosen kontura transferitu zen.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Sinonimoak dira lehendakari eta presidente izenak, baina Nafarroako Gobernukoa (Eusko Jaurlaritzakoa bezala) lehendakari da ofizialki: «Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Foru Komunitateko erakunde politiko nagusia da» dio Nafarroako Foru Erkidegoko webgune ofizialean Nafarroako Lehendakaritzari eskainitako orriak.
- ↑ Senar, Joxerra. «Eta Pandoraren kutxa ireki zen» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-09).