Osama bin Laden

Osama Bin Laden» orritik birbideratua)

Usāmah bin Muhammad bin Awad bin Lādin (arabieraz: أسامة بن محمد بن عود بن لادن‎; Riad, Saudi Arabia, 1957ko martxoaren 10a - Abbottabad, Pakistan, 2011ko maiatzaren 2a), eskuarki Osama bin Laden (أسامة بن لادن) deitua, saudiarabiar aberatsa eta Al Kaida erakunde terrorista islamistaren burua izan zen.

Osama bin Laden

1. General Emir of Al-Qaeda (en) Itzuli

1988ko abuztuaren 11 - 2011ko maiatzaren 2a - Aiman al-Zawahiri
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakأسامة بن محمد بن عوض بن لادن
JaiotzaRiad1957ko martxoaren 10a
Herrialdea Saudi Arabia  (1957 -  1990)
aberrigabea  (1990 -  2011)
BizilekuaOsama bin Laden's compound in Abbottabad (en) Itzuli
Osama bin Laden's house in Khartoum (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaOsama bin Laden's compound in Abbottabad (en) Itzuli2011ko maiatzaren 2a (54 urte)
Hobiratze lekuaArabiako itsasoa
Heriotza moduaborrokan hilda: bala zauria
HiltzaileaRobert James O'Neill (en) Itzuli
Familia
AitaMohammed bin Awad bin Laden
AmaHamida al-Attas
Ezkontidea(k)Khairiah Sabar (en) Itzuli
Osama bin Laden's fifth wife (en) Itzuli
Najwa bin Laden (en) Itzuli  (1974 -  2001)
Siham Sabar (en) Itzuli  (1987 -  2011)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaBin-Laden Family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAbdulaziz Erregea Unibertsitatea 1979) : ekonomia
Brummana High School (en) Itzuli
Thomas Sprigg Wootton High School (en) Itzuli
Abdulaziz Erregea Unibertsitatea 1981) : Administrazio publiko
Al-Thager Model School (en) Itzuli
(1968 - 1976)
Hizkuntzakingelesa
arabiera
paxtuera
Jarduerak
Jarduerakjihadist (en) Itzuli, ingeniari zibila, enpresaburua eta terrorista
Lateralitateaezkerra
Pisua75 kilogramo
Altuera195 zentimetro
Kidetzaal Kaida
MugimenduaSalafi jihadism (en) Itzuli
Jihadismoa
Panislamismoa
Antisemitismoa
Christianophobia (en) Itzuli
antikomunismoa
Antiamerikanismoa
Zerbitzu militarra
GraduaEmir
Parte hartutako gatazkakAfganistango gerra
Afghanistan conflict (en) Itzuli
Terrorismoaren aurkako gerra
Battle of Jaji (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa

IMDB: nm1136915 Musicbrainz: b18d2f62-1960-4dda-ba97-117814887956 Find a Grave: 69213935 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Bin Osama Saudi Arabiako familia aberatsenetako baten seme, Sobietar Batasunak 1979an Sobietar Batasunak Afganistan inbaditu bezain laster, munduko beste milaka musulmanekin batera bat egin zuen Afganistango erresistentziarekin, musulman ororen betebeharra inbaditzaileak kanporatzea zelakoan.

Saudiar gobernuaren zein bere familiaren ustelkeriak nahigabetu egin zuten. Lehenengo Golkoko Gerrak areagotu egin zuen Osamaren eta bere herrialdeko agintarien arteko leizea. 1993rako, Al-Kaida (arabieraz «Oinarria») izeneko gerrillari-sarea antolatu zuen, hein handi batean Afganistango gudari ohien bidez. Bin Laden eta Al-Kaida mundu osoan zehar egindako hainbat eraso terroristaren erantzuletzat jotzen dira, haien artean 2001eko irailaren 11ko New Yorkeko World Trade Centerren zein Pentagonoaren kontrako erasoa. Orobat, talde horri leporatzen zaizkio 1998an Dar es Salaamen eta Nairobin AEBen enbaxaden kontra egindako atentatuak, 2002ko Baliko bonbak, 2004ko martxoaren 11ko Madrilgo trenetako atentatua, eta 2005eko Ammango bonbak.

1994an, saudiar Gobernuak, subertsioa leporatuta, pasaportea kendu zion Osama bin Ladeni. Hark, ordea, Sudana ihes egin zuen, borroka kanpalekuak eratzera. Handik 1996an kanporatua, Afganistana itzuli zen, Taliban gobernuaren babesean.

Osama bin Ladenek, 1996 eta 1998 bitartean, fatwa (arabieraz, «iritzi erlijioso») batzuk plazaratu zituen, non fededunak AEBen kontrako gerra santura deitu zituen. AEBei, besteak beste, musulman munduko baliabide naturalak arpilatzea eta islamaren etsaiei (Israeli) laguntzea eta sustatzea leporatzen zien. Antza, bin Ladenen asmoa zen AEBak musulmanen aurkako maila handiko gerrara erakartzea, Mendebaldeak babestutako gobernu musulmanak eroraraztea, eta Kalifaldia, hau da, estatu islamiko bakarra, berrezartzea.

Heriotza aldatu

2011ko maiatzaren 1ean (maiatzaren 2a, Pakistango ordu-eremuan), Washingtonen, Barack Obamak eman zuen Osama bin Ladenen hilketaren berri. Obamaren agindupean ari ziren Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako (US Navy) operazio berezietako hainbat soldaduk eta CIAko agenteek hil zuten Bin Laden, Pakistango Abbottabat hirian gauzatutako isilpeko operazio batean. Bin Laden eta harekin ziren kideak tiroz hil zituzten soldaduek[1] .

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osama bin Laden