Afganistango gerra (1979-1989)

Afganistango gerra (1979-1989), Afganistango sobietar gerra ere deitua, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren armada eta mujahidinen arteko gatazka armatua izan zen, hamar urtez Afganistan hondatu zuena. SESB eta Ameriketako Estatu Batuak nahasirik baitzeuden, Gerra Hotzaren azkenetako krisitzat hartzen da.

Afganistango gerra (1979-1989)
Evstafiev-Soviet-soldier-Afghanistan.jpg
Sobietar soldadu bat zaintzaldian (1988)
Data1979ko abenduaren 27a - 1989ko otsailaren 15a
LekuaAfganistan
Emaitza
  • Genevako hitzarmena (1988): afganiar garaipena.
  • Mujahidinen garaipen politikoa.
  • Sobietar armadaren erretiratzea.
  • Afganistango gerra zibilak jarraitu zuen
Gudulariak
Flag of the Soviet Union.svg Sobiet Batasuna
Flag of Afghanistan (1980–1987).svg Afganistango Errepublika Demokratikoa

Flag of Jihad.svg Mujahidinak:

Laguntzaileak
vora Pakistan
vora AEB
Flag of Saudi Arabia.svg Saudi Arabia
vora Iran
Flag of the People's Republic of China.svg Txina
Buruzagiak
Flag of the Soviet Union.svg Leonid Brezhnev
Flag of the Soviet Union.svg Juri Andropov
Flag of the Soviet Union.svg Konstantin Txernenko
Flag of the Soviet Union.svg Mikhail Gorbatxov
Flag of the Soviet Union.svg Dmitri Ustinov
Flag of the Soviet Union.svg Sergei Sokolov
Flag of the Soviet Union.svg Valentin Varennikov
Flag of the Soviet Union.svg Igor Rodionov
Flag of the Soviet Union.svg Boris Gromov
Flag of Afghanistan (1980–1987).svg Babrak Karmal
Flag of Afghanistan (1980–1987).svg Mohammad Najibullah
Flag of Afghanistan (1980–1987).svg Abdul Rashid Dostum
Flag of Afghanistan (1980–1987).svg Shahnawaz Tanai
Flag of Afghanistan (1980–1987).svg Mohammed Rafie
Flag of Jihad.svg Ahmad Shah Massoud
Flag of Jihad.svgAbdul Haq
Flag of Jihad.svg Ismail Khan
Flag of Jihad.svg Gulbuddin Hekmatyar
Flag of Jihad.svg Jalaluddin Haqqani
Flag of Jihad.svg Abdullah Azzam
Flag of Jihad.svg Amin Wardak
Indarra
Sobiet Batasuna:

Afganistango gobernua:

  • 40.000

Mujahidinak:

  • 120.000 – 270.000 gudulari denbora osoz
  • 150.000 gudulari denbora partzialez
Galerak
Sobietar soldaduak:
  • 14.453 hildako

Afganistango gobernua:

  • 18.000 hildako

Mujahidinak:

  • 75.000–90.000 hildako

Afganiar zibilak:

  • 600.000-2.000.000 hildako [2]

AurrekariakAldatu

VII. mendetik aurrera, Afganistan herrialde islamikoa izan zen. Mohammed Zahir Shah-ren erregealdian (1933-1973), Afganistango Alderdi Demokratiko Popularra (AADP), komunista, sortu eta indartuz joan zen.

Afganistan Mohammadzairen mendeanAldatu

Mohammadzai dinastiak (1838-1973) herrialdea berrantolatu zuen, nahiz eta errusiar eta ingelesen esku-hartzeak ez ziren denbora luzerako izan. Dost Mohammed Khanen erregealdian, Kaxmir, Multan eta Pexâwar lurraldeak abandonatu egiten dira herrialdea militarki indartzeko eta Errusiako tsarraren tropetan babesteko. Horrek Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren esku-hartzea bultzatu zuen herrialdea erasotzeko eta bere erregea menderatzeko, Xuja Xah Durrani-k ordezkatu, 1847ko matxinada popularra bultzatu eta ingelesen porrota eragin zuena.

Habibullah (1901-1919)Aldatu

Abdur Rahmanek bere agintea herrialdean ezarri zuenaren adierazpen argiena da 1901eko urrian hil ondorengoko oinordetza baketsua Habibullah semea tronura iritsi zenean. Abdur Rahmanek seme-alaba asko zituen arren, Habibullah prestatu zuen hura ordezteko, eta gainerako seme-alabei zaildu zien oinordetzan parte hartzea.

Amanullah Khan (1919-1929)Aldatu

Amanullah Khan, Habibullah II.a, 1919an tronura igo eta ondorengo Hirugarren Britania Handia-Afganistan gerraren ostean, britainiarrek Afganistani erabateko independentzia onartu zioten. Amanullah erregeak, gero, Moskura idatzi zuen (ordurako boltxebikeen kontrolpean) adiskidetasun harreman iraunkorrak izateko. Vladimir Leninek erantzun zuen Afganistangoak britainiarren aurkako defentsagatik zorionduz, eta, 1921ean, Afganistanen eta Sobietar Batasunaren arteko adiskidetasun ituna sinatu zen. Sobietarrek Afganistanekin Erresuma Batuaren aurkako aliantza bat egiteko aukerak ikusi zituzten, hala nola hura erabiltzea Britainiarrek kontrolatutako Indian aurrerapen iraultzaile baterako oinarri gisa.[91][92]

Mohammad Nadir xha (1929-1933)Aldatu

Amanullah Khan Mohammad Nadir Kanek eta bere anaiek (Amanullahren lehengusu urrunek) maneiatu zuten. 1929ko urriaren 10ean, Amanullah Khan exekutatu egin zuten, bere 17 laguntzaileekin batera, eta, berehala, tribuen batzar batek xah aukeratu zuen Nadir Khan. Hark bere erregimenaren aurkako oposizioaren eta Habibollah II.aren aldekoen jazarpen odoltsua hasi zuen. 1931n, Konstituzio berria egin zen Amanollahk 1923an aldarrikatutakoan oinarritutakoa, baina buruzagi erlijioso eta tribal kontserbadoreak baretzera bideratua. Nadir Khan 1933ko azaroaren 8an hil zuten, eta haren 19 urteko semeak, Mohammed Zahir xha printzeak, haren lekua hartu zuen tronuan.

Zahir xha (1933-1973)Aldatu

Zahir xha errege gazteak bere osaba Mohammed Haxem-i enkargatu zion gobernuaren eraketa, gizarte-errealitatearekin bat zetorren erreforma-politika berri baten sustatzailea: armadaren berrantolaketa, gizonezkoen lehen hezkuntzaren derrigortasuna, bigarren hezkuntzako ikastetxeak sortzea eta herrialde osoko higiene-neurriak – mediku turkiarren laguntzarekin, Medikuntza fakultate bat sortu zutenak. 1973ko uztailean Daud Khan lehen ministro ohiak monarkiari amaiera eman zion eta bere burua Afganistango Errepublikako lehenbiziko presidente izendatu zuen. 1978ko apirilean, estatu kolpe baten bitartez, AADPeko idazkari nagusi Nur Muhammad Taraki Kontseilu Iraultzaileko presidente eta Afganistango lehen ministro bihurtu zen. Erregimen komunista honen erabakiek talka egin zuten populazioaren gehiengoaren ohiturekin. 1978ko udan gobernuaren aurkako errebolta bortitzak hasi ziren. Urrian Kunar bailarako nuristaniak altxatu ziren eta matxinada beste talde etniko batzuetara laster zabaldu zen. Urte bereko abenduan Tarakik Sobiet Batasuna bisitatu zuen eta bi gobernuek elkarlan ekonomikoa eta militarra hitzartu zuten.

Daud (1973-1978)Aldatu

1973ko uztailean, Mohammed Daud Khanek Zahir xha erregea boteretik kendu zuen, Italian, tratamendu medikoa jasotzen zegoen bitartean, eta Errepublika aldarrikatu zuen, eta eta bere burua Afganistango Errepublikako lehenbiziko presidente izendatu zuen[3].

Daudek nekazaritza-erreforma, bizi-maila hobetzea eta beste erreforma aurrerakoi batzuk agindu zituen. Hasieran, Afganistango Alderdi Demokratiko Popularraren (PDPA, komunista) alde moderatura hurbildu zen, baina, ondoren, urrundu egin zen, eta bere alderdia sortu zuen 1974an, Iraultzaile Nazionala. Urte horretan, ekonomia eta ongizatea hobetzeko plan bati ekin zion, baina ez zuen arrakastarik izan. 1977an, Loja Jirgak (parlamentuko goiko ganbera) konstituzio berri bat onartu zuen alderdi bakarrarekin, Iraultzaile Nazionalarekin, eta horrek atsekabe handia sortu zuen. Hurrengo urtearen hasieran, erregimeneko agenteek Mir Akbar Kaibar buruzagi komunista hil zuten, eta Daudek PDPAko buruzagiak atxilotzeko agindu zuen.

1978ko apirilean, estatu kolpe baten bitartez, AADPeko idazkari nagusia, Nur Muhammad Taraki, Kontseilu Iraultzaileko presidente eta Afganistango lehen ministro bihurtu zen. Erregimen komunista horren erabakiek talka egin zuten populazioaren gehiengoaren ohiturekin. 1978ko udan, gobernuaren aurkako errebolta bortitzak hasi ziren. Urrian, Kunar bailarako nuristaniak altxatu, eta matxinada laster zabaldu zen beste talde etniko batzuetara. Urte bereko abenduan Tarakik Sobiet Batasuna bisitatu zuen, eta bi gobernuek elkarlan ekonomikoa eta militarra hitzartu zuten.

Errepublika sozialista (1978-1992)Aldatu

Afganistan sobietar orbitanAldatu

 
Afganistango Gerra (1978-1992)

Afganistanen sobietarren aldeko erregimena ezartzean, Sobietar Batasuna peoi bat lortzen saiatu zen eskualdean eragiteko[4]. Egia esan, Afganistanen bat-batean gobernu komunista bat agertzeak Asiako hegoaldean zegoen testuinguru politiko eta estrategikoa aldatu zuen.

Nur Mohammad Tarakiren gobernuaren hauskortasuna eta Hafizullah Aminen igoeraAldatu

Sobietar Batasunak, Afganistanen Iranen inbasioa gerta zitekeela eta, elkartasuna eta babesa adierazi zion Afganistani[5]. Inbasio arriskuaz gain, erregimen berriak beste arazo bati egin behar izan zion aurre; izan ere, AEBko Gobernuak protesta-ohar gogor bat aurkeztu zion Sobietar Batasunari, Afganistanen Adolph Dubs AEBko enbaxadorea bahitu eta hil zutenean «kontseilari sobietarrek jokatutako paperagatik»[6].

Sobietar inbasioaAldatu

 
Sobietar inbasioaren mapa

1979ko irailean, Taraki, Habanan Lerrokatu Gabeko Mugimenduaren goi bileran zegoela, Hafizullah Amín lehen ministroak estatu kolpea jo zuen. Taraki irailaren 14an itzuli, eta eraila izan zen. Aminek errepresio odoltsua abiatu zuen, eta, atzerri politikan, Pakistan eta AEBren aldera lerratu zen[7].

1979ko abenduaren 27an, Sergueï Sokolov buru zuten 50.000 sobietar soldaduk (2.000 tanke eta 200 hegazkinekin) Afganistan inbaditu zuten. Airez garraiatutako tropek Kabul okupatu zuten, eta operazio berezietako (Spetsnaz) talde batek Amin hil zuen. Kontseilu Iraultzaileak Babrak Karmal jarri zuen presidente[8].

34 herrialde musulmanetako atzerri ministroek inbasioa gaitzetsi, eta «sobietar tropak berehala, urgentziaz eta baldintzarik gabe erretira zitezen» eskatu zuten.[9] NBEren Batzar Nagusiak inbasioaren aurkako protesta egin zuen ebazpen baten bidez[10]. AEBk eta bere aliatu batzuek (Alemaniako Errepublika Federala, Kanada, Argentina, Japonia...) boikot egin zieten Moskuko 1980ko Udako Olinpiar Jokoei.

Afganiar erresistentziaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Zikloi operazioa»
 
Jamiat-e Islami-ko mujahidinak 1987an

Inbasioaren aurkako erresistentzia oso handia izan zen. Sobietar armadaren armamentuak ez zuen balio lurralde menditsu horietan afganiar mujahidinek erabiltzen zituzten gerrila-taktiken aurka. Inbasioak Umma osoa hunkitu zuen, eta herrialde askotako musulmanek (aljeriarrek, filipinarrek, saudiarabiarrek, palestinarrek, egiptoarrek eta baita magrebtar jatorriko europarrek ere) mujahidinekin bat egin zuten. Horiek AEB, Pakistan, Saudi Arabia, Erresuma Batua eta Txinako Herri Errepublikaren laguntza zuten, eta CIAk Cyclone operazioa antolatu zuen afganiar mujahidinak armaz hornitzeko.

Afganiar erresistentzian talde asko zeuden, etnia, erlijio eta joera politiko desberdinetakoak. Eskema orokorra honelakoa izango litzateke[11]:

1984an, Abdullah Yusuf Azzam eta Osama bin Ladenek Maktab al-Khidamat taldea sortu zuten, dirua eta mujahidin atzerritarrak biltzeko helburuz. Sobietarren aurkako gerran, eragin txikia izan zuen, baina, geroago, Al-Kaidaren aitzindaria izan zen.

Gerraren bilakaeraAldatu

Lehenbiziko urteetan, sobietarrek hiriak eta komunikazio ardatz garrantzitsuenak kontrolatzen zituzten, baina herrialdearen zati handi bat mujahidinen eskuetan zegoen. Noizean behin, sobietar armadak erasoaldiak egiten zituen erresistentziaren mendean zeuden lurraldeetan. Panjshir bailara estrategikoa, esate baterako, bederatzi aldiz erasotu zuten 1980 eta 1985 artean, baino ezin izan zuten menderatu. Pakistango mugan ere, sobietar tropak etengabe jazarriak izaten ziren. Mendebalde eta hegoaldean egoera lasaiagoa bazen ere, Herat eta Kandahar hiriak beti egon ziren, neurri handi batean, erresistentziaren kontrolpean.

1985eko martxoan, Mikhail Gorbatxov Sobietar Batasuneko agintaritzara heldu zen. Afganistango egoera ikusirik, urte bateko epean irtenbidea emateko exigitu zuen. Beraz tropa gehiago bidali zituzten, 108.000 izatera iritsiz, eta, hala, 1985a urterik odoltsuena izan zen. Hala ere, mujahidinek eutsi zieten, eta, Ameriketako Estatu Batuek armaturik, herrialdearen zati handiena kontrolatzea lortu zuten.

1986an Mohammad Najibullah-ek Babrak Karmal ordeztu zuen Afganistango Errepublika Demokratikoaren agintaritzan. Sobietarren Mil Mi-24 helikopteroek eta ehiza-bonbardariek erresistentziaren gotorlekuak eraso zituzten. Afganiarrak, ordea, FIM-92 Stinger lurretik airerako misil amerikarrez hornitzen hasiak ziren, eta aireko nagusitasuna berdindu zen.

1988ko otsailean, Massoudekin hitzartutako su-etena baliatuz, Mikhail Gorbatxovek tropak erretiratzea erabaki zuen. 1989ko otsailaren 15ean, Genevako hitzarmena betez[13], sobietarrak Afganistandik irten ziren. Berehala, mujahidinen eta gobernuaren armadaren arteko gerra zibila piztu zen. Hala ere, Najibullah-en erregimenak 1992 arte iraun zuen agintean.

1980ko Moskuko Olinpiar JokoakAldatu

Cyrus Vance AEBko Estatu idazkariak iragarri zuenez, Estatu Batuek otsailaren 15a arte itxaron zuten Olinpiar Jokoei boikota egiteko[14].

1980ko otsailaren hasieran, Estatu Batuek ofizialki eskatu zuten Moskuko Olinpiar Jokoei boikota egitea sobietarrek Afganistanen egin berri zuten inbasioaren aurrean[15]. Hala ere, Nazioarteko Olinpiar Komiteak Mosku izango zela 1980ko Olinpiar Jokoen egoitza berrestu zuen[16].

Txinako Herri Errepublikak bat egin zuen Sobietar Batasuneko hiriburuan Olinpiadak boikotatuko zituzten herrialdeekin[17]. Boikot olinpikoaren adierazpen horiek gorabehera, gero eta isolamendu handiagoa zegoen nazioartean Estatu Batuek proposatutako aukera horren inguruan[18].

Mosku 80 Joko Olinpikoak egiten ari ziren bitartean, Afganistango goi funtzionarioak hil zituzten[19]. Sobietarrek Afganistan inbaditu izanaren aurka Mendebaldeak egindako protestak logikoak zirela pentsa zitekeen, baina Nicolae Ceaușescu Errumaniako presidentearen iritziak harridura sortu zuen, tropa sobietarrak Afganistandik erretiratzea eskatu baitzuen[20].

Gerraren ondorioakAldatu

  • Zenbatespenek diotenez, afganiarrak milioi bat eta bi milioi artean hil ziren. Beste 5-10 milioik Iran eta Pakistanera ihes egin zuten (gerra aurreko biztanleriaren herena), eta, herrialdearen barnean, 2 milioi lekualdatuak izan ziren. 1,2 milioi afganiar (mujahidinak, gobernuaren armadakoak eta zibilak) elbarri gelditu ziren, eta 3 milioi, zibilak nagusiki, zauriturik. Ureztatze sistemak oso kaltetuak izan ziren. Afganistango lurretan pertsonen aurkako 10-15 milioi mina gelditu ziren eztandarik egin gabe.[21]
  • 1979ko abendutik 1989ko otsailera arte, 620.000 soldadu sobietarrek zerbitzatu zuten Afganistanen (aldi berean, 80.000 eta 104.000 arteko soldadu egoten ziren) eta, azken ikerketen arabera, 14.427 hil ziren. Armada gorriak 451 hegazkin (333 helikoptero barne), 147 gerra-gurdi, 1.314 gerra-ibilgailu eta 433 kanoi eta mortero galdu zituen.

ZinemaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Afghanistan a country study
  2. Death Tolls for the Major Wars and Atrocities of the Twentieth Century
  3. (Ingelesez) Bearak, Barry. (2007-07-23). «Former King of Afghanistan Dies at 92» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  4. (Gaztelaniaz) País, El. (1979-02-08). «Afganistán, un peón pro soviético bien colocado en la frontera con Irán» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  5. (Gaztelaniaz) Muñoz, Ismael López. (1979-03-19). «La URSS defiende a Afganistán y lanza un duro ataque a Irán» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  6. (Gaztelaniaz) País, El. (1979-02-15). «Duras protestas de EEUU contra la Unión Soviética» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  7. (Gaztelaniaz) «Tropas soviéticas combaten en Afganistán» El País 1979-12-13 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  8. (Gaztelaniaz) EFE. (1979-12-26). «Estados Unidos condena la intervención soviética en Afganistán» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  9. "Moslems Condemn Soviet Invasion of Afghanistan", Pittsburgh Post-Gazette, 1980ko urtarrilaren 29a
  10. "U.N. General Assembly Votes to Protest Soviet Invasion of Afghanistan", Toledo Blade, 1980ko urtarrilaren 15a
  11. Afghanistan: J. Bruce Amstutz: The First Five Years of Soviet Occupation
  12. Human Rights Watch: Blood-Stained Hands
  13. UNGOMAP: United Nations Good Offices Mission in Afghanistan and Pakistan
  14. (Gaztelaniaz) País, El. (1980-01-16). «EEUU amenaza oficialmente con boicotear los Juegos de Moscú» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  15. (Gaztelaniaz) Vilaro, Ramon. (1980-02-09). «Estados Unidos pidió, de forma oficial, el boicot a los JJOO de Moscú» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  16. (Gaztelaniaz) EFE. (1980-02-12). «El COI ratifica a Moscú como sede de los JJOO» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  17. (Gaztelaniaz) EFE. (1980-02-01). «China boicoteará los Juegos Olímpicos» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  18. (Gaztelaniaz) Vilaro, Ramon. (1980-03-29). «Creciente aislamiento del Gobierno norteamericano en su política de boicoteo a los Juegos de Moscú» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  19. (Gaztelaniaz) «Asesinados varios altos funcionarios afganos» El País 1980-07-24 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  20. (Gaztelaniaz) País, El. (1980-11-08). «Ceaucescu pide la retirada soviética de Afganistán» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  21. Pear, Robert (1988ko abuztuaren 14a). "Mines Put Afghans in Peril on Return". New York Times: p. 9.

Kanpo estekakAldatu