Orribeltz berdexka (Panaeolus papilionaceus) Bolbitiaceae familiako perretxiko txiki marroixka da, gorozkietan sortzen dena.[1] Panaeolus generoaren espezie tipoa, mundu osotik hedaturik dago. Onddo horri orribeltz berdeska, orribeltz ezkilaire edo orribeltz nabarra esaten zaio

Orribeltz berdexka
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaPanaeolus
Espeziea Panaeolus papilionaceus
Quél., 1872
BasionimoaAgaricus papilionaceus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora beltzak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Agaricus sphinctrinus, Chalymmota sphinctrina, Coprinarius campanulatus var. sphinctrinus, Panaeolus campanulatus var. sphinctrinus, Panaeolus campanulatus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 1,5 eta 3 cm. arteko diametrokoa, parabolikoa edo konikoa, opakua, leuna, ertzak errezel zuri baten hondarrak ditu. Kolorea gris-errautsetik beltzaranera eguraldi lehorrarekin eta gris-oliba denbora hezearekin, higrofanoa.

Orriak: Itsatsiak, meheak, nahiko estu, ia beltzak, ertz zurixkekin.

Hanka: Gehienez ere 10 cm-ko altuera eta 3 mm-ko lodiera, zilindrikoa, zurruna, hutsa, gris-kedar kolorekoa, goian zuria irinaren antzekoa.

Haragia: Grisaxka, mehea, trinkotasun gutxikoa, zaporegabea eta usaingabea.[2]

Etimologia: Panaeolus terminoa, grezieratik dator “panaiolos” hitzetik, “pas pasa pan” = dena, eta “aiólos” = hainbat koloretakoak. Orriengatik. Sphinctrinus epitetoa ere grezieratik dator “sphinctr”= esfinter, oso lotuta edo estu dagoena.

Toxikotasuna

aldatu

Janezina. Ziurrenik propietate haluzinogenoak izango ditu. Psilocybe-ak bezala. Heriotza eragin dezake haurrengan.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Beste Panaeolus batzuekin: Panaeolus fimicola-rekin, baina honek ez du errezel arrastorik. Panaeolus retirugis arrosa-purpura kolorekoa. Anellaria semiovata (=separata) honek eraztun iraunkorra du.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberrian eta udazkenean. Ondo ongarritutako zelaietan edo abere-gorotzetan.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.[6]

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 381 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 334 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto.. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 208 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 264 or. ISBN 282-0865-4..
  6. Panaeolus papilionaceus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu