Panaeolus fimicola
Panaeolus fimicula Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Arriskutsua, toxikotasuna baieztatu ez bada ere, pozoitsuak diren ahaideak ditu. Panaeolus fimicola oso hedatua baina gutxitan identifikatzen den "perretxiko marroi txikia" da, eta batzuetan psilozibina haluzinogenoaren kantitate txikiak ditu.
Panaeolus fimicola | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bolbitiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Panaeolus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Panaeolus fimicola Gillet, 1878 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus fimicola | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Agaricus fimicola, Coprinarius fimicola, Panaeolus dunensis.
Deskribapena
aldatuKapela: Txikia, 3 cm arteko diametrokoa, ganbila edo kanpai itxurakoa, ertza eta kapelaren azala leuna, errezelaren aztarnarik gabea, ez da higrofanoa, arre kolorekoa (argiagoa edo ilunagoa).
Orriak: Sabeldunak, adnatuak, grisaxka kolorekoak, espora-jalkinaren ondoren ilundu egiten dira eta ertz zuriarekin.
Hanka: Luzetara ildaskatua, pruinaduna, zurixka, zahartzean ilundu egiten da.
Haragia: Urria, lehorra, grisaxka kolorekoa. Zapore meleka. Espora-jalkin beltza.[2]
Etimologia: Panaeolus terminoa, grezieratik dator "panaiolos" hitzetik, "pas pasa pan" = dena, eta "aiolos" = hainbat kolorekoak.
Jangarritasuna
aldatuZalantzazkoa. Toxikoa izan daiteke.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuPanaeolus ater delakoa ez da hain koprofiloa. Coprinus generokoek orri delikueszenteak izaten dituzte.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean. Ganadua dabilen larreetan eta zelaietan, behien gorotzetan.[5]
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Jamaika, Puerto Rico, Guadalupe, Martinika, Kolonbia, Brasil, Svalbard, Islandia, Europa, Errusia, Mongolia, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 264 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
- ↑ Panaeolus fimicola: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.