Orribeltz arraultzerdi

Orribeltz arraultzerdia (Panaeolus semiovatus) Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso toxikoa ez bada ere, propietate neurotropiko arinak ditu.

Orribeltz arraultzerdi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaPanaeolus
Espeziea Panaeolus semiovatus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa sabeldua da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora beltzak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimo: Anellaria separata.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran oboidea, gero kanpai itxurakoa luzaroan, gris-buztin kolorekoa edo okre zurbilekoa, azal leuna edo zimurtsua du, oso likatsua eguraldi hezearekin eta distiratsua eguraldi lehorrean. Ertz leuna, ildaskatu eta oxkarratu gabea.

Orriak: Estu, sabeldunak, itsatsiak, gris-beltzaxkak ertz zurixkekin.

Hanka: Luzea eta liraina, 6 eta 10 cm bitarteko luzerakoa eta 0,2 eta 0,3 cm bitarteko lodierakoa, kapelaren antzeko kolorekoa. Mintzezko eraztunarekin goiko aldean, belztu egiten da esporen kolorearekin.

Haragia: Gutxi, zurixka, usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]

Etimologia: Panaeolus terminoa, grezieratik dator "panaiolos" hitzetik, "pas pasa pan" = dena, eta "aiólos" = hainbat koloretakoak. Separata epitetoa berriz latinetik dator, banandua esan nahi duen "separatus" hitzetik. Eraztunak bereizten duelako.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Panaeolus sphinctrinus delakoarekin.[4][5]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean, asko ongarritutako lurretan, edo abereen gorotzetan, batez ere behien eta zaldien gorotzetan.

Banaketa eremua aldatu

Mundu osoa.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 384 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 336 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 89 or. ISBN 84-282-02540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 264 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu