Psilocybe

onddo-genero

Sorgina (Psilocybe)[1] Hymenogastraceae familiako ziza genero bat da. Mundu osoan zehar aurki daitezke. Espezie gehienek, ia guztiek, psilozibina, psilozina eta beozistina konposatu psikodelikoak dituzte.

Sorgina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHymenogastraceae
Generoa Psilocybe
P.Kumm., 1871

Etimologia

aldatu

Psilocybe hitza grezierazko ψιλός + κύβη hitzetatik dator[2], literalki "buru biluzia", zizaren burua erraz kentzen denari erreferentzia.

Espezie ezagunak

aldatu

Espezie asko dituen generoa da, baina batzuk oso ezagunak dira:

  • Psilocybe cubensis; gehien landatutako eta kontsumitutako Psilocybe espeziea, kultibatzen erraza delako eta fruituaren gorputza handia delako; tropikoetan eta subtropikoetan oso ohikoa da.
  • Psilocybe cyanescens; Ipar Amerikako Pazifikoan eta Europako mendebaldean aurkitzen den espeziea.
  • Psilocybe semilanceata; psilozibinadun zizarik ohikoena, klima epeletan bizi dena. Sorgin-zorrotz edo mongi ere deitua.
  • Psilocybe azurescens, AEBko Washington eta Oregonen hazten den espezie oso indartsua, baina askotan kultibatzen dena.

Zerrenda

aldatu
 
Psilocybe atlantis
 
Psilocybe cubensis

Erreferentziak

aldatu
  1. «Euskalterm» Euskararen corpus terminologikoa.
  2. (Grezieraz) Schrevel, Cornelis. (1826). Schrevelius' Greek lexicon, tr. into Engl. with numerous corrections. (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).
  3. SVRČEK M. (1989): Psilocybe (Deconica) magica sp. nov. Česká Mykologie 43: 82–84.

Kanpo estekak

aldatu