Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Orbea (argipena)»

Orbea bizikletak ekoizten dituen kooperatiba bat da. Hasiera batean Gipuzkoako Eibar udalerriko Urkizu auzoan kokatzen zen, baina gaur egun Bizkaiko Mallabia udalerrian dago. Jatorriz errifle eta pistolak ekoizten jarduten zuen, baina behin Espainiako Gerra Zibila amaitu ondoren sektorez aldatu eta bizikletak ekoizteari ekin zion.

Orbea
Orbea enpresak Mallabian dituen instalazioak.
MotaKooperatiba
SektoreaBizikletak
Sorrera1841
SortzaileaJuan Manuel, Mateo, Casimiro eta Petra Orbea Murua anai-arrebak
EgoitzaMallabia, Bizkaia
 EH
MerkatuakEuskal Herria, Espainia, Europa, Mundua
Webguneahttp://www.orbea.com/

Historia aldatu

1840ko hamarkadan, Juan Manuel, Mateo, Casimiro eta Petra Orbea anai-arrebek Eibarren errebolber eta pistolak ekoizten zituen "Orbea Hermanos" lantegia sortu zuten. Handik hamar urtera jada Eibarko lantegirik garrantzitsuena zen. Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren, bizikletak egiteari ekin zion Orbeak.

Urte onak ezagutu zituen, baina ibilgailu motordunak agertzearekin batera salmentak makaldu ziren. 1969an, kiebra jotzear, kooperatiba sortu zuten langileek eta Mondragon taldean sartu zen 1971n.[1]

1975an, egoitza nagusia Eibartik atera eta Mallabiara eraman zuten. XX. mendearen amaieran, krisialdi bat sufritu eta gero, enpresaren jabetza aldatu zen, urte horretatik aurrera enpresa elkarte kooperatiboa izatera igaro zen.

1998an, nazioarteko estrategia berria hastea erabaki zuten. Ordura arte, estatu mailan baino ez zuten ekoizten, Frantziako Hegoalderako egindako esportazio bakar batzuk izan ezik. Momentu horretatik aurrera, Orbeak izan duen hazkundea oso handia izan da. Enpresak, mundu osoan, Europan bereziki, filial asko sortu ditu: Estatu BatuetanFrantzianItalianErresuma Batuan, Belgikan, Alemanian, Australian eta Portugalen.

2007. urtean, Orbeak, Orca izeneko neoprenoak egiten zituen enpresa zeelandaberritarraren eskubide distributiboak bereganau zituen.

Txirrindularitza taldea aldatu

Txirrindularitzaren historiako kirolari onenekin lehiaketetan izan duen presentziagatik bereizi da Orbea. 2008ko Pekingo Joko Olinpikoetan hiru domina lortu zituen: Samuel SánchezekEuskaltel-Euskadiko txirrindulari ohiak, urrezko domina lortu zuen, eta Julien Absalonek eta Jean-Christophe Péraudek zilarrezko eta urrezko domina sortu zuten mendiko mailan.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu