Onddo arre edo onddo uharra (Boletus -lehen Xerocomus- badius) Europa eta Ipar Amerikako Boletaceae familiako perretxiko jangarria da.[1] Sarritan onddozuriaren ahaide txiroa kontsideratu da, baina orain zenbaitek estimu handitan daukate.

Onddo arrea
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaImleria
Espeziea Imleria badia
Vizzini, 2014
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora olibak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Xerocomus vaccinus, Xerocomus badius

Deskribapena aldatu

Perretxiko honen izena txapelaren arre koloretik dator. Hasieran txapel hemisferikoa dauka, gero ganbila eta azkenean ia laua, 6 eta 15 zentimetro arteko diametrokoa heldua denean. Ez dauka ilerik eta lehorra da, baina euria egiten duenean apur bat likatsua izan daiteke[2].

Kapela: 4 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero laua; marroi-gorrizka kolorekoa edo uher kolorekoa, belus fin-fin batekin, tomentoduna, eguraldi euritsuarekin likatsu samarra.

Tutuak: Hori-berdexka zurbil kolorekoak, itsatsiak, airearekin kontaktuan ez dira urdintzen. Tutuak luzera ertainekoak dira, eta poroak txikiak eta angelutsuak. Kolore zurixka daukate hasieran, gero horitu egiten dira eta azkenean hori-berdeak dira. Presionatuz edo igurtziz gero, urdindu egiten dira.

Poroak: Txikiak, angelutsuak, lehenbizi zuriak eta gero hori zurbilak, hatzekin sakatzean ez dira kolorez aldatzen, ez dira urdintzen, aitzitik, urtsuak jartzen dira, azkenean, grisaxkak bihurtuz.

Hanka: 4 eta 15 cm bitarteko luzerakoa, aldakorra, gaztetan gehienetan sabelduna, ondoren zilindriko samarra eta oinarrira mehetua, betea, okre-horixka kolorekoa, luzetarako zuntzexka marroi-gorrixkaz estalia.

Haragia: trinkoa gaztetan, zahartzean bigunduz joaten da. Zurixka-horixka kolorekoa, ebakitzean pixka bat urdindu egiten da, batez ere eguraldi hezean, nolanahi ere, denbora hezearekin tonu pixka bat grisaxka hartzen du oinaren goialdean. Ale gazteetan, kapelaren ertzeko haragia hori-limoi kolorez tindatzen da. Zapore ahula du eta usain atsegina.[3]

Espora marroi-oliba kolorekoak dauzka, leunak.

Ekologia aldatu

Iraila eta urria artean agertzen da. Oso arrunta da koniferoetan, baina hostoerorkorretan ere aurki daiteke. Lurzoru silizeoetan bizi da.

Etimologia: Xerocomus terminoa grekotik dator, lehorra, esan nahi duen "xerós" hitzetik eta, buruko ileak, ilea, adatsa esan nahi duen "kóme" hitzetik, espezie gehienen iletxo lehor eta tomentodunari erreferentzia eginez.

Gastronomia aldatu

Duela gutxi arte gutxietsi egiten zen jangarri gisa daukan balioa, gehien bat mozten denean kolore urdina hartzen duelako. Jateko ona da, nahiz eta Boletus generoko espezie ezagunenak (onddozuria, onddobeltza) baino apur bat eskasagoa den.

Jangarritasuna aldatu

Xerocomus badius bezala, jangarri ona.[4]

Nahasketa arriskua aldatu

Xerocomus hau Xarocomus badius delakoarekin nahas daiteke; zenbait autorek aldaera bat bezala hartzen dute. Hala ere, desberdintasunak nabarmenak dira: kapela ilunagoa du, belusduna da; eta ez da urdinez tindatzen hatzekin sakatzean, baizik tonalitate urtsu bat hartzen du; oina sabeldunagoa eta gorriagoa da. Hau guztia hezetasun maila berarekin, habitat berean eta aldi berean jasotako aleetan.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenaren hasieratik. Bizkaian nahikoa arrunta da Intsinis pinu (Pinus radiata) pinuaren basoetan, Xerocomus badius onddoarekin nahastuta, ale solteetan. Pagoen azpian ere, bakanago, baina aurkitzen da.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Japonia, Hegoafrika.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Mendaza R & Díaz G (1987). "Las setas. Guía fotográfica y descriptiva". Sección de Micología de Iberduero
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 66 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 382 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu