Onddobeltz
Onddobeltz edo onddo burubeltza (Boletus aereus) Boletaceae familiako onddo handia da.[1] Txapela arre iluna eta ganbila du. Bere oin lodia krema kolorekoa da. Txapelaren azpialdea poroz osatuta dago; hasieran zuriak eta gero horiak. Jateko ona da.
Onddobeltza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Boletus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Boletus aereus Bull., 1789 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
BizilekuaAldatu
Harizti, artelatz-baso eta artadietan dago.
Beste izen arruntakAldatu
Boletus aereus tokiko euskarazko testuetan:[2]onddo beltz; onddo burubeltz.
Ikus, gaineraAldatu
DeskribapenaAldatu
Oso itxura sendoko ondoa da, batzuen ustez Boletus-ik onena da.
Kapela: 6-20 cm-koa. Hemisferikoa, gero ganbila, azkenean irekia ale helduetan, sendoa, denbora batera pixka bat bigunagoa. Gaztetan ia beltza, gero marroi iluna edo arre okrea. Brontze koloreko erreflexuekin. Gainazal aterziopelatua, ez likatsua edulisarena bezalakoa.
Tutuak: Finak, luzeak, ia libreak, lehenengo zurixkak, gero horixkak eta azkenik berdexkak.
Poroak: Estu, hasieran txikiak, gero irekiak, zuriak, gero horiak eta azkenik berdeak.
Hanka: Sendoa, lodia, trinkoa, hasieran oinarrian lodituta, gero zilindrikoa.
Haragia: Sendoa, trinkoa, zuria, ez da urdintzen eta ez dago koloreztatuta kapelaren azalaren azpian. Usain eta zapore atseginak.[3]
JangarritasunaAldatu
Bikaina. Haragi sendoagaitik askok Boletus-ik onena dela uste dute.[4]
Garaia eta lekuaAldatu
Udan eta udazkenean hostoerorkorren basoetan. Inoiz ez koniferetan.[5]
Nahasmen arriskuaAldatu
Boletus edulis, zurbilagoa da eta azal likatsuagoa du; Boletus pinicola kolore arre gorrixkakoa da, eta Boletus reticulatus udaren hasieran ateratzen da; azala ez du hain belusatua (aterciopelado) eta hurritz kolorekoa da. Denak jangarri bikainak.[6]
Boletus aereus-ak ez du inoiz irteten koniferoen azpian eta kapelak ez du tindu gorrixkarik izaten, besteak beste horregatik bereizten da Boletus Pinicola-rengatik, biak dute txapel iluna eta antz handia dute.
Banaketa eremuaAldatu
Batez ere Europako erdialdean eta hegoaldean ateratzen da, baita Afrikako iparraldean ere
EtimologiaAldatu
Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Aereus latineko aereus hitzetik dator; kobrea edo brontzea esan nahi du, bere brontze koloregaitik.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). [ISBN-282-0865-4. Guia de Campo de los hongos de Europa. ] Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 497 or. ISBN 282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones. Omega, S. A. Barcelona, 481 or. ISBN 84-282-0253-6 84-282-0538-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 44 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 397 or. ISBN 84-505-1806-7..