Oleksandr Volodimirovitx Abramenko (ukraineraz: Олександр Володимирович Абраменко, Permovaiskyi, Kharkiv oblasta, Ukraina, 1988ko maiatzaren 4a) Ukrainako estilo askeko urrezko dominadun eskiatzaile olinpiarra da, aire-jauzitan espezializatua[1]. 2015-2016ko Aire-jauzitako Munduko Kopako irabazlea da. 2006, 2010, 2014, 2018ko eta 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, parte hartu zuen[2], gizonezkoen aire-jauzitako proban urrezko domina olinpiarra irabazi zuen Pyeongchangen. Abramenko 2019ko munduko txapelduna eta 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako zilarrezko domina ere bada[3].

Oleksandr Abramenko

Bizitza
JaiotzaPervomaiskyi (en) Itzuli1988ko maiatzaren 4a (35 urte)
Herrialdea Ukraina
BizilekuaMykolaiv
Hezkuntza
HeziketaAdmiral Makarov National University of Shipbuilding (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile akrobatikoa
EntrenatzaileaEnver Ablaev (en) Itzuli
Pisua82 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak

Instagram: aleksandr.abramenko Olympic.org: oleksandr-abramenko Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Abramenko 2005eko Munduko Txapelketan aritu zen Ruka-n, Finlandia, non 25. izan zen. Abramenkok 2006ko urtarrilaren 8an egin zuen debuta Munduko Kopan, Mont Gabrielen, Kanada, eta hemezortzigarren sailkatu zen, eta, nahiz eta nahiko gaztea eta esperientziarik gabekoa izan, 2006ko Neguko Olinpiar Jokoetan, parte hartu zuen, Turinen, (Italia). Aire-jauzietan, ez zuen aurrera egin, sailkapen fasean 27. sailkatu baitzen. 2006ko martxoaren 6an, zilarrezko domina irabazi zuen 2006ko junior mailako Munduko Txapelketan, Krasnoe Ozero-n, Errusia. 2008ko urtarrilaren 19an, Abramenkok hamargarren postua lortu zuen Lake Placid-eko (AEB) Munduko Kopako proban. Denboraldi hartan, onenen artean egon zen zazpi lehiaketetatik lautan.

Abramenko 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetan lehiatu zen Vancouver-en, Kanada, Ukraina ordezkatuz. Aire-jauzietan, 24. postuan sailkatu zen probako kanporaketan, berriro ere finalera pasatu gabe geratuz[4].

Bere lehenengo Munduko Kopako podiuma 2012ko otsailaren 25ean izan zen, Minsken, Bielorrusia; bigarren izan zen Stanislav Kravchuk herrikidearen atzetik. Urte horretan ere, 3. izan zen Vossen, Norvegia.

2014ko Neguko Olinpiar Jokoetan, finalera iritsi, eta 6. postuan sailkatu zen.

2015eko martxoaren 1ean ospatu zuen bere lehen garaipena, Minsken, Bielorrusia. 2015-2016ko denboraldian, aire-jauzian edo estilo askeko beste edozein diziplinatan, Munduko Kopa irabazten zuen lehen ukrainarra izan zen[1][5][6][7]. Denboraldi hura izan zen berarentzat arrakastatsuena, Abramenkoren emaitzak bostgarren, hirugarren, hirugarren, bigarren, hamahirugarren eta bostgarren izan baitziren.

2016ko udan, Abramenkok lesio larria izan zuen. Uretan entrenatzen ari zela, lotailu gurutzatuak, meniskoa eta zeharkako lotailua lesionatu zituen[8]. Belauneko lesioak ez zion hurrengo denboraldi osoan lehiatzen utzi. 2017ko Munduko Txapelketa ere galdu zuen.

Olinpiar aurreko 2017-2018ko denboraldian itzuli zen. Ukrainako eski askearen krisia zela eta, kezka zegoen Ukrainak, lehen aldiz, ez zuela kirolaririk sailkatuko gizonezkoen eski askerako. Abramenkok, denboraldia, ziurtasunik gabe hasi zuen Pekinen, 21. postuan amaituz. Baina, geroago, bere emaitzak hobetu egin ziren, eta, 2018ko urtarrilaren 19an, bere zortzigarren podiuma lortu zuen Lake Placid-en, Estatu Batuak; bigarren izan zen Jia Zongyang txinatarraren atzetik[9]. Emaitza horiek lekua ziurtatu zioten 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan,Pyeongchang-en, Hego Korea[10]. 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan, harrigarriro, irabazle izan zen[11]. Abramenko, 2014an, estilo askean urre olinpikoa irabazten zuen bigarren ukrainarra zen, Anton Kushnirren atzetik, zeinak urte hartan Bielorrusia ordezkatu baitzuen.

2019ko otsailaren 6an, zilarrezko domina irabazi zuen Utahko (AEB) Munduko Txapelketan[12]. Gizonezkoen aire-jauzian, Ukrainako lehen domina izan zen Munduko Txapelketan.

2022an, Oleksandr Abramenkok bere bosgarren Neguko Jokoetan parte hartu zuen Pekinen[13]. Aire-jauzietan, zilarrezkoa lortu zuen 116,5 punturekin[14].

Bizitza pertsonala aldatu

Abramenkoren aita, Volodymyr Abramenko, Ukrainako afizionatu talde batzuetan jokatu zuen futbolari ohia da, eta, gaur egun, MFC Mykolaiv-en segurtasun arduraduna da[15].

Jendearentzat, oso ezezaguna zen 2018ko urrezko domina olinpikoa lortu arte; Abramenkoren jaioterria, nahasmen iturria izan zen bere zaleentzat, Ukrainako leku jendetsu askok Pervomaiskyi-ren antzeko izenak baitituzte[2].

2022ko martxoaren 4an, The New York Times-ek jakinarazi zuen Abramenkok Kievetik irteteko asmoa zuela Mukachevon, Transkarpatiako eskualdean, bizi den Enver Ablaev entrenatzailearekin egoteko[16].

Ibilbideko emaitzak aldatu

Neguko Olinpiar Jokoak aldatu

Urtea Lekua Aire-Jauziak Taldeko ekitaldia
2006   Torino, Italia 27
2010   Vancouver, Kanada 24
2014   Sotxi, Errusia 6
2018   Pyeongchang, Hego Korea 1
2022   Pekin, Txina 2

Munduko Txapelketak aldatu

Urtea Lekua Antenak Taldeko ekitaldia
2005   Ruka, Finlandia 25
2007   Madonna di Campiglio, Italia 16
2009   Inawashiro, Japonia 5
2011   Deer Valley, Ameriketako Estatu Batuak 7
2013   Voss, Norvegia 6
2015   Kreischberg, Austria 10
2019   Utah, Ameriketako Estatu Batuak 2
2021   Shymbulak, Kazakhstan 10 5

Munduko Kopa aldatu

Bakarkako podiumak aldatu

Denboraldia Lekua Sailkapena
2011–2012   Minsk, Bielorrusia 2
2011–2012   Voss, Norvegia 3
2014–2015   Deer Valley, Ameriketako Estatu Batuak 3
2014–2015   Minsk, Bielorrusia 1
2015–2016   Pekin, Txina 3
2015–2016   Deer Valley, Ameriketako Estatu Batuak 3
2015–2016   Deer Valley, Ameriketako Estatu Batuak 2
2017–2018   Lake Placid, Ameriketako Estatu Batuak 2

Taldekako podiumak aldatu

Denboraldia Lekua Sailkapena
2021–2022   Ruka, Finlandia 3
2021–2022   Ruka, Finlandia 3

Bakarkako sailkapenak aldatu

Denboraldia Antenak Orokorrean
2005–2006 48 177
2006–2007 25 74
2007–2008 15 48
2008–2009 9 28
2009–2010 30 84
2010–2011 8 20
2011–2012 7 20
2012–2013 11 38
2013–2014 12 43
2014–2015 6 21
2015–2016 1 5
2016–2017 huts eginda
2017–2018 6 31
2018–2019 16 85
2019–2020 huts eginda
2020–2021 13

Europako Kopa aldatu

Bakarkako podiumak aldatu

Denboraldia Lekua Sailkapena
2009–2010   Bukovel, Ukraina 2
2010–2011   Bukovel, Ukraina 1
2010–2011   Bukovel, Ukraina 1
2013–2014   Ruka, Finlandia 1
2014–2015   Ruka, Finlandia 2
2015–2016   Ruka, Finlandia 2
2017–2018   Ruka, Finlandia 1
2017–2018   Ruka, Finlandia 1
2020–2021   Airolo, Suitza 2

Erreferentziak aldatu

  1. a b FIS Profile
  2. a b Romanyuk, T. "Golden" Abramenko: the route of the Ukrainian to the Olympic medal ("Золотий" Абраменко: шлях українця до олімпійської медалі).
  3. «Beijing 2022: Ukraine's Top 5 Takeaways - KyivPost - Ukraine's Global Voice» KyivPost 2022-02-20.
  4. Sports Reference Profile. .
  5. Caldwell and Lillis finish on top in Minsk. .
  6. World Cup Ranking. .
  7. Oleksandr Abramenko – the holder of the small World Cup in freestyle skiing. .
  8. Лідер збірної України з фрістайлу Олександр Абраменко відверто оцінив свої олімпійські шанси. .
  9. Олександр Абраменко у Лейк Плесіді здобув «срібло» етапу КС-17/18 з фрістайлу в акробатиці. .
  10. Фрістайліст Абраменко зайняв 2-ге місце на етапі КС і кваліфікувався на Олімпіаду. .
  11. Video of Abramenko's Olympic performance
  12. Ukrainian freestyle skier Abramenko won a silver medal in aerials at the World Championships. ukrinform.ua February 7, 2019.
  13. Official list of Ukrainian delegation at the 2022 Winter Games was published. Suspilne January 21, 2022.
  14. (Ingelesez) «China's Qi quint-twists to gold in men's aerials» ESPN.com 2022-02-16.
  15. A son of the MFC Mykolaiv security officer is an Olympic champion (Син офіцера безпеки МФК "Миколаїв" – олімпійський чемпіон).
  16. (Ingelesez) Branch, John. (2022-03-04). «He Won an Olympic Silver for Ukraine. Now He's Hiding in a Kyiv Garage.» The New York Times ISSN 0362-4331..

Kanpo estekak aldatu