Madonna di Campiglio
Madonna di Campiglio (alemanez: Sankt Maria im Pein) Italia iparraldeko Trentoko probintzian dagoen herri bat da, Pinzolo udalerrian dagoena. 700 biztanle inguru ditu eta Val Rendena gainean dago, 1522 metrotara, Campo Carlo Magnotik gertu, Brenta eta Adamello dolomiten artean.
Madonna di Campiglio | |
---|---|
frazionea | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Trentino-Adige Garaia |
Probintzia | Trentoko probintzia autonomoa |
Italiako udalerri | Pinzolo |
Posta kodea | 38086 |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°13′36″N 10°49′33″E / 46.22671°N 10.82582°E |
Altuera | 1.522 m |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 0465 |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
campiglio.com |
Leku turistiko nabarmena da, udan, baina batez ere neguan, eta eski alpinoa eta snowboarda praktikatzeko erremonteak ditu. Italiako eski-erreferente handienetako bat da. Strada Statale 239 di Campiglio bidez sar daiteke herrira.
XIX. mendearen amaieran sortu zen, ibiltarientzako babesleku zahar-zahar baten lekuan, bere egoera natural apartak, Brenta mendigunearen eta Pressanellaren arteko arro politaren erdian, izei-baso lodiek inguratua, Madonna di Campigligio gaur egun Italiako turismogune alpetar dotore eta hornituenetako bat izatea eragiten du.
Kirol-lehiaketak
aldatuUrtero, otsail inguruan, Settimana WROOM ospatzen dute. Bertan, Ferrariko 1 Formulako pilotuak herrian daude eta pistetan eskiatzen dute edo ekitaldietan parte hartzen dute, hala nola Fiaten ibilgailu berriak aurkezten dituzte.
Herriak, normalean, Alpetar Eskiko Munduko Kopako lasterketak hartzen ditu. Bere 3-Tre pista (izenak «3 gare nel Trentino» esan nahi du, Trentinoko hiru lasterketa) ospetsua da oso. Bertan Munduko Kopako eslalon proba bereziak egiten dituzte. Spinale direttissima pista ezaguna ere bada, azken zatian aldapa handia duena; Michael Schumacherri eskaini zaio pistaren azken zatia. Ingemar Stenmarkek 1974an bertan irabazi zuen lehendabizikoz.[1]
Italiako Giroak bitan izan du bertan bere etapa amaiera: 1999an- Marco Pantani irabazlea izanda-[2], 2015ean- Mikel Landa irabazlea izanda-[3] eta 2020an- Ben O'Connor irabazlea izanda-
Galeria
aldatu-
Ikuspegia
-
Hirigunea
-
Cima Grostè
-
eski-pista
-
Hirigunea
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Suedieraz) Öhrling, Petter. (2014-12-17). «Jag trodde inte att jag var en vinnare» Sportbladet.
- ↑ (Ingelesez) Farrand, Stephen. (2015-5-24). «2015 Giro d'Italia to return to Madonna di Campiglio» cyclingnews.com.
- ↑ (Ingelesez) «Giro d'Italia: Alberto Contador extends lead as Mikel Landa wins» skysports.com 2015-5-24.