Seto-ko zubi handia (japonieraz: 瀬戸大橋 Seto Ō-hashi?) Seto-ko barne itsasoa zeharkatu eta Okayama eta Shikoku uhartea lotzen dituen zubi eseki luzea da.

Setoko zubi handia
Honshū-Shikoku Bridge Project
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Okayama
Core city of JapanKurashiki
Koordenatuak34°23′54″N 133°48′36″E / 34.3983°N 133.81°E / 34.3983; 133.81
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1988
Inaugurazioa1988ko apirilaren 10a
Arkitektura
Materiala(k)Hormigoi armatua
Dimentsioak13.100 (luzera) m
Gurutzatzen duBisan Seto (en) Itzuli
Eramaten duSeto-Chuo Expressway (en) Itzuli eta Honshi-Bisan Line (en) Itzuli
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

1889an dagoeneko uharte biak elkartzeko ideia azaldu zen baina lan zaila ikusten zen. 1955ean ferri baten istripuan 171 pertsona hil zirenean, proiektua berreskuratu zen. 1970ean, Honshu-Shikoku zubiaren elkartea sortu zen baina 1973ko petrolioaren krisiak dena atzeratu zuen. Azkenean, lanak 1978an hasi ziren eta 1988an bukatu. 1988ko apirilaren 10ean inauguratu zen.

Egitura aldatu

Guztira 13,1 kilometroko luzera du eta Seto-ko barne itsasoa zeharkatzen du, tartean dituen bost uhartetatik pasatuz. Hiru zubi eseki, bi zubi tirantedun eta bi biadukto garaik osatzen dute luzera osoa.

Zubiak bi maila ditu: goikoa autopista da eta azpikoa trenbidea. Lurrikara eta tifoien kalteak saihesteko diseinatua dago.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu