Normandiako Dukerria

Normandiako duke» orritik birbideratua)

Normandiako Dukerria, Akitania, Flandria, Iruñeko Erresuma edo Katalunia bezala, Erdi Aroaren erdian sortutako printzerria da, karolingiar erregeen boterearen galerari esker. 911n, eskualdean bikingoen erasoek gainditua, Karlos Inozoak etsaien buruzagietako bat zen Rollori Sena Behereko eskualdea eman zion. Pixkanaka-pixkanaka normandiar bikingoek bere lurraldeak zabaldu zituzten, 1066an bertoko dukea zen Gilen Konkistatzaileak Ingalaterrako Erresuma lortu arte. Hurrengo berrogeita hamar urteetan zehar, Normandia eta Ingalaterra elkarrekin izan ziren, XII. mendearen erdian Plantagenet leinuak dukerria utzi eta Ingalaterrara joan arte. 1204an Frantziako erregea zen Filipe II.a Frantziakoak eskualdea konkistatu eta Frantziako Erresumaren zati bat bilakatu zuen. Dukeek aldarrikapena mantendu zuten Parisko Ituna sinatu arte. Hala ere, titulua Ingalaterrako erregeek mantendu zuten.

Normandiako Dukerria
911 – 1204
Dukerria
Normandiako Dukerriko bandera

Normandiako Dukerriko armarria

Dukerriko gazteluak
Geografia
HiriburuaRouen
Historia
Sorrera911
Desagerpena1204
Ondorengoa
Frantziako Erresuma

Dukeen zerrenda aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.